ONEKA Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma.- Emakumeak eta haien mobilizazioa dira gaur egun munduan dagoen aldaketa indar indartsuenetako bat. Euskal Herriko emakumeok 50 urte baino gehiago daramatzagu gure eskubideen alde borrokan. Urtero, martxoaren 8an, kaleak betetzen ditugu eta gure zapalkuntza egoerak argitara ateratzen ditugu, publikoki eta politikoki.
Gu, gaur egungo adineko emakumeak, pentsiodun batzuk eta ez diren beste batzuk, emakume langileak izan gara, etxe barruan eta etxetik kanpo, eta badakigu lanaldia ez dela beti soldata edo lan eta gizarte-eskubide justu bihurtu.
Gaur egun 65 urte baino gehiago ditugun emakume asko diktadura frankistan heziak izan ginen, emazte ona eta familiako ama perfektua izateko agindu patriarkalaren pean, familia-batasuna zaintzeko eta, doan eta eskubiderik gabe, lan produktiboaren indarra ekarri behar zutenen ugalketa eta zaintza bermatzeko.
Lan-merkatuan sartu ahal izan ginen emakume gehienak lan prekarioetan sartu ginen, gaizki ordaindutakoak eta kotizazio nuluak edo baxuak zituztenak. Lanaldi-murrizketa eta eszedentziak eskatu behar izan genituen mendeko senideak hazi eta zaintzeko. Gehienok lanaldi bikoitza pairatu genuen, ordaindutako lanaldiari etxeko zaintza lanak gehituz. Erretiroa hartu dugu, eta askok gaixo dauden senideak eta langabezian edo mendekotasuna duten ondorengoak zaintzen jarraitzen dugu.
Horrek esan nahi du fabrika, eskola, bulego edo meategi bakoitzaren atzean ezkutatuta dagoela emakumeen iraganeko eta egungo zaintza-lana. Zaintza lan horrrek onura ekonomiko handiak ekartzen dituen eta gizarte- ongizatea errazten duen arren, ez da aitortu izan, ez da aitortzen eta ez du haientzako eskubiderik sortzen, ez lan-bizitzan, ez erretiroan.
Gainera, soldata ezak eta gizonekiko mendekotasun ekonomikoak emakume asko eraman ditu haiekiko mendekotasun emozionaleko harreman batera, eta horrek eragotzi egin du haien autonomia pertsonala garatzea Autonomia ekonomiko eta emozionalik ez duten adineko emakumeek tratu txarrak jasateko arrisku berezia izaten dute. Askok bizitza osoa daramate tratu txarrak ematen dituenarekin modu ezkutuan bizitzen, menpekotasun ekonomiko eta emozionalak zaildu egiten baitu tratu txarrak ematen dituztenen aurkako salaketa.
Hala, bada, Euskal Herriko milaka emakume, bizitza doako zaintzan eman dutenak edo zaintza lana lan-karrera murritz batekin eta kotizazio baxuekin uztartu dutenak, guztiz babesik gabe daude zahartzaroan, eta prekarietate eta pobrezia handiko egoeretan mantentzen dira.
Horregatik guztiagatik, Oneka Euskal Herriko Emakume Pentsiodunen Plataformako emakumeok, martxoaren 8ko jardunaldian, ahotsa altxatzen jarraituko dugu, emakume guztiei duintasunez ta autonomiaz bizitzea ahalbidetuko dien hileko 1080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko.
1080 euro, jada, emakume guztientzat! Gora Borroka Feminista!
Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 847 irakurketak
- Castellano