Europako Batzordeak berretsi du Euskal Y-ak ez duela dirurik jasoko errentagarritasun txostenik aurkeztu ezean

EH Bildu.- Joan den astean Gasteizko Legebiltzarrean adituek adierazitakoa indartzera dator Batzordea: ez dago Araba, Bizkaia, eta Gipuzkoako Abiadura Handiko Trenaren errentagarritasuna frogatzen duen txostenik. EH Bilduk Lakuaria exijitu dio berehala egin dezala azterketa hori.

EH Bilduk Bruselan daukan ordezkariari emandako erantzun jakinean, Europako Batzordeak ohartarazpena egin die Europan egiten ari diren abiadura handiko tren azpiegituren proiektuei: “Mecanismo Conectar Europa markoan eta kohesio politikaren baitan laguntza jasoko dute soilik beraien errentagarritasuna positiboa dela frogatzen duten proiektuek”. “Horrek oinarrian esan nahi du, nabarmen eta garbi, Espainiako Estatuan ez zaiola linea bati ere Europako laguntzarik emango, ezta Euskal Y-ari, izan ere, linea bakar batek ere ez du errentagarritasun ekonomikoa frogatu”, salatu du Marian Beitialarrangoitia legebiltzarkideak, Gasteizen egindako agerraldi batean.

EH Bilduren ordezkariak gogoratu du, Germà Bel katedradunak, eta David Hoyos, EHUko irakasleak, joan zen astean berretsi zutela Euskal Y-ak ez duela bideragarritasun ekonomikoa eta soziala frogatzeko azterketatik. “Logikoena eta normalena horixe izan beharko litzateke, alegia, errentagarritasun soziala eta ekonomikoa aztertzea hainbeste diru publikoko kostua duten horrelako azpiegiturak egin aurretik. Tamalgarria iruditzen zaigu Europako Batzordea izatea kontzeptu hauek mahai gainean jartzen dituena”, salatu du.

Ildo horretatik, Beitialarrangoitiak Jaurlaritzari eskatu dio, proiektuarekin aurrera jarraitu aurretik, egin dezala AHTren errentagarritasuna aztertzeko “ikerketa serioa”, eta horretarako, “sortu dezala aditu independenteak barne hartuko dituen batzorde jakina”. Ikerketa horrek kontuan izan beharko lituzke aztertu ez diren aldagaiak edo oraindik ezkutuan mantentzen dituztenak, hala nola, trafiko aurreikuspenak, gastuen eta diru-sarreren arteko balantzeak, mantenimendu hastuak, eta abar.

“Europan hainbat lurraldetan, Frantzian, esaterako, errentagarritasunaren aldagaia erabakien aurretik jartzen dute. Estatu espainolean eta Euskal Herrian ez da halakorik egin: proiektua egin eta hori justifikatzeko gerora esango dugu ze erabilpen emango diogun”, esan du Beitialarrangoitiak.

Etiquetas: