Elkarretaratzea datorren larunbatean, hilak 7, Europako politika lotsagarri eta gizatiarra salatzeko

Non: 
San Juan Plaza
Data: 
Larunbata, Martxoa 7, 2020 - 12:00 -tik Igandea, Martxoa 8, 2020 - 11:55 -ra
Antolatzen du : 
Irungo Harrera Sarea

Concentración  7 de marzo de Irungo Harrera Sarea Irungo Harrera Sarea.- Europar Batasunak gerra deklaratu die migranteei. Guk harrera eta bakearen lurraldea aldarrikatzen dugu.

Datorren larunbatean, martxoak 7 eta goizeko 12etan, Irungo San Juan plazan biltzera deitzen ditugu herritarrak EB eta estatuen ibilbide lotsagarri eta gizagabea salatzeko.

Europar Batasunak eta hori osatzen duten estatuek azken egunotan biolentzia gogortu dutela argi dago:

  • Salatzen dugu joan de hilaren 26an migrante batek bere buruaz beste egin duela Baionako presondegian. Atxilotua izan zen Hendaiako atxikitze zentrotik ihes egitea lortu ondoren. EB eta estatu kideek ez dute nahikoa milaka pertsonei laguntza eta babesa ukatzearekin. Haien bizitzak txikitzen dituzte beren politika arrazistekin.
  • Grezia eta Hungariako kanpo mugetan egoera larrian dauden migranteei gerra deklaratu zaiela salatzen dugu. Mugen kontrola eta tiro praktiken hitz eufemistikoen atzean pentsaezina zirudiena ikusten ari gara. Estatuak migranteak erasotzen ari dira, laguntza humanitarioa behar dutenak akabatu beharreko etsaia bezala tratatzen ari dira.
  • Politika arrazista eta hiltzaile hauek faxistak beren zuloetatik argitara ateratzea animatzen dituzte eta estatuek egiten ez duten lana egiten duten erakunde eta pertsonak erasotzera bultzatu. Hemendik Grezian dauden Zaporeak elkarteko kideeei gure sostengua eta elkartasuna.

Horregatik exijitzen eta aldarrikatzen dugu:

  • Begibistako eta legitimaturiko gerra honen aurrean, muga sistema hiltzaile honengatik, estatuek eurek sinaturiko legeak eta nazioarteko hitzarmenak aplikatzeko ukoaren aurrean, inoiz baino gehiago behar dugu antirrazismo aktibo eta transnazionala.
  • Exijitzen dugu guztiontzako zirkulazio eta instalazio askatasuna.
  • Behar dugu jendarte aktiboa eta jabetua, zeren eskubideak guztiontzako dira edo ez dira ezer.

Izan dezagun kontuan gure botua ematerakoan ere. Bitartean, borrokatu dezagun guztion eskubideen alde.

Etiquetak: