Berriak

Arnaldo Otegi, Oskar Matute eta Marian Beitialarrangoitia ostegunean Irunen

Data: 
Osteguna, Ekaina 9, 2016 - 20:00 -tik Ostirala, Ekaina 10, 2016 - 19:55 -ra
Non: 
San Juan plaza

Irungo EH Bildu.- Ostegun honetan, ekainaren 9an, EH Bilduk hauteskunde orokorretako kanpainari hasiera emango dio Irunen arratsaldeko 20:00etan San Juan plazan.

Ekitaldi nazionala izango da eta bertan egongo dira gurekin batera Marian Beitialarrangoitia (Gipuzkoako zerrendaburua kongresurako), Oskar Matute (Bizkaiko zerrendaburua kongresurako) eta Arnaldo Otegi (EH Bilduren lehendakarigaia hauteskunde autonomikoetarako).

XVII.Enpleguaren Astean elkarrizketak egiteko 1380 curriculum bidali dituzte

Bidasoa bizirik.- Enpleguaren Astearen XVII.edizioa antolatu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez. Bihar, ostegunarekin izango da ekimena, Ficoba erakustazokan. Egonkortutako jarduera da, eskualdeko enpresei kontratatzea eta langabeei enplegua lortzea ahalbidetzeko helburua duena.

Zenbait datu

Belaskoeneako jaiak 2016

· Ostirala 10
    - 18:00: Paduako San Antonioren jaien irekiera, 2015eko kantineraren eskuz
    - 18:00: Auzo elkartearen margo kurtsoaren ikasleen margolan erakusketa eta filatekia erakustaldia, liburutegian
    - 18:05: "III Rubén Carbajal oroimenezko zezentxoen entzierroa" auzo elkartetik ikastetxearaino

Aste buru hontan Ficoban burutu den Bioterra azokan errauskailuaren aurka banatu diren eskuorriak

photo_2016-06-06_19-52-38.jpgBIOTERRA FICOBA 2016. “Ideia berdeak dira etorkizuna, dagoeneko inork ez baitu zalantza egiten ingurumenaren garrantziaz. Ekainaren 3tik 5era, Irun iraunkortasunaren erdigunea da, eta BIOTERRA garapen iraunkorrean eta kontsumo arduratsuan kontzientziatuta dauden profesionalek eta erabiltzaileek galdu ezin duten hitzordua.”

UTZI BAKEAN VENEZUELA!!

Latinoamerikako herriek euren askatasunaren bidean berebiziko une larria bizi dute egun. Izan ere, kontinentearen luze zabalean 15 urte luzeetan aurrekaririk gabeko lorpenak erdietsi ostean, herri hauetako oligarkiek eta inperialismo yanki-europarrak hil hala biziko oldarraldiari ekin diete herri sektoreek bereganatu duten boterea berreskuratzeko desiotan.

2016-06-02 Ezker Gantxoa

Iepe!! Gaurkoan gurean Gure Esku Dago-ko Ander Errazkin izan dugu ekainaren 12an antolaturiko egunaren arira hitz eginez, baita eragileak izan duen eta duen bilakaeraren inguruan. Ondoren Iragorri-rekin konexioa egin dugu Ardiurriko independentziaren inguruan azalpenak eskaintzeko.

Arlo ezberdinetako 300 irundar ezagun eta erreferenteak erabakitzeko eskubidearen alde

Gure Esku Dago.- Gaurkoan Oiasso Museoan ERABAKITZEKO ESKUBIDEAREN ALDEKO IRUNGO ADIERAZPENA aurkeztu dugu. Burutu dugun agerraldian, 60 lagun ingururen babesarekin, adierazpena irakurri dugu euskaraz (Markos Zapiainek) eta gazteleraz (Elena Berazadik). Hala ere, esan beharra dago adierazpenak ia 300 irundar ezagun eta erreferenteen babesa jaso duela. Oso babes zabala eta anitza beraz.

Orriak