Berriak

Ekonomia bidezko, demokratiko eta iraunkorrago baten alde

REAS.- 2015eko abenduaren 20an hauteskunde orokorrak izango direla-eta, REAS Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareen Sarekoek geure proposamenak helarazi nahi dizkiegu alderdi politikoei, gizarte-eragileei eta, oro har, herritarrei, ekonomia bidezko, demokratiko eta iraunkorragoa eraikitzeko.

Hitzaldia: Jakoba Errekondok BIZI BARATZEA bere liburua aurkeztuko du Hondarribian

Data: 
Osteguna, Abendua 10, 2015 - 19:00 -tik Ostirala, Abendua 11, 2015 - 18:55 -ra
Non: 
Alde Zaharreko Kultur Etxean (Denda Kalea)

Datorren ostegunean, abenduak 10, arratsaldeko 19.00etan, Alde Zaharreko Kultur Etxean (Denda Kalea), Jakoba Errekondok BIZI BARATZEA bere liburua aurkeztuko digu. Ondoren, hitzaldia emango du baratzeko produktuen eta landareen inguruan eta hauen landaketa eta zaintzari buruz ditugun dudak galdetzeko aukera izango dugu.

"Txingudi" taldeak BERTSOTRUK dinamikan parte hartuko du

argazkiaIrunabar.- "Euskararen Nazioarteko Eguna" atzean utzi berritan, bertsoen jarioak etenik ez duela gogoratzera gatoz. Horretarako Bertsotruk dinamikaren berri eman nahi dizuegu:

Helduen bertso-eskolen arteko harremanak sustatu asmoz antolatu da Bertsotruk egitasmoa. 26 bertso-eskolen artean egingo diren bertso desafioak biltzen ditu egitasmo honek, eta tartean da "Txingudi" taldea ere.

El Espazio bulegoko jarduerak abenduan

1.- SORTU ZEURE CV ETA KUDEA EZAZU POSTA ELEKTRONIKOAREN BIDEZ (iraupena: 3 ordu)
CV-rik ez baduzu edo paperean baduzu edo lana aurkitzeko fotokopiak erabiltzen badituzu, tailer hau garrantzitsua da zuretzat. Inprima daitekeen CV bat edukiko duzu eta zure posta elektronikoan gordeko duzu. Informatika apur bat jakin behar duzu, besterik gabe, eta posta elektronikoa eduki, eta Mi Lanbidenet gakoa erabiltzen jakin.

Orriak