Berriak

Kortxoenearen dokumentalaren emanaldia

Data: 
Ostirala, Azaroa 20, 2015 - 19:30
Non: 
Lakaxitan

dokumentala

Egun gutxi dira Kortxoenea gaztetxea eraitsi zutela, baina Kortxoeneako bihotzak aurrera jarraitzen du, irautea sortzea delako eta ametsak sortzeko prozesua ez delako lau pareten artean gelditzen.

Kortxoenearen bihotza ekarri nahi dizuegu Lakaxitara, "Irautea sortzea delako" dokumentalaren bitartez eta Grosetik datozen bi kideren esperientziak entzunez.

IRPH Stop Gipuzkoak agerraldia egingo du Gasteizko Legebiltzarrean

foto

José María Erauskin IRPH Stop Gipuzkoako abokatuak agerraldia egingo du azaroaren 16an, astelehenez, Gasteizko Parlamentuko Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza Batzordean.

José María Erauskin eta Maite Ortiz IRPHaren aurkako epaitegietako borrokan abokatu aitzindariak dira, eta orain dela gutxi Europako Parlamentuan agerraldia egin zuten, bertako komisio batek IRPHa abusuzkoa dela adieraztea lortu zutelarik.

Plaiaundi-gatiko Bidasoaldeko Lagunak-rekin martxa

Data: 
Igandea, Azaroa 22, 2015 - 10:30 -tik Astelehena, Azaroa 23, 2015 - 12:55 -ra
Non: 
Plaiundin
Antolatzen du : 
Bidasoaldeko Lagunak

Plaiaundi-27Txingudiko eta bere biodibertsitatearen ingurumen lehengoratzearen alde!

Gaur egun, Txingudiko badia bere jatorrian Bidasoa ibaiaren delta izan zenaren azken aztarna da. Bere kokapen geografiko-administratibo dela eta, betidanik, eta azken urteetan intentsitate handiagoz, bere balio eta ingurune naturalen narriatzea pairatu du. Hirien presioak, aireportua, trenbideak, portuak eta errepideak bezalako azpiegiturekin batera, bere bizi azalera mugatu dute modu nabarmenean.

Kortxoenearen dokumentalaren emanaldia

dokumentala

Egun gutxi dira Kortxoenea gaztetxea eraitsi zutela, baina Kortxoeneako bihotzak aurrera jarraitzen du, irautea sortzea delako eta ametsak sortzeko prozesua ez delako lau pareten artean gelditzen.

Kortxoenearen bihotza ekarri nahi dizuegu Lakaxitara, "Irautea sortzea delako" dokumentalaren bitartez eta Grosetik datozen bi kideren esperientziak entzunez.

Ostiral gauerako plan desberdina proposatzen dizuegu, esperientzien trukaketaz eta jaki goxoz beteriko tertulia gozo bat.

Lakaxitak azaroaren 20ean 19:30tan bere omenaldia emango dio Kortxoeneari, animatuko zera?

Félix Martín Cámara irundarraren "Cosido con Alambres" dokumentalaren emanaldia

Data: 
Osteguna, Azaroa 19, 2015 - 19:30
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Irungo Askapena

fotoSasi oreka batetik herrialde haundi honek atzerako begirada bat botatzen du. “Cosido con alambres”ek atzo, gaur eta biharri buruzko erreflesio eta iritziak aurkezten dizkigu. Aditu eta analisiaren “guru”engana jo gabe, bizirik irauteko, eta batzutan bestelako etorkizuna eraikitzeko borrokan dabilen jendearengana hurbiltzen gaitu.

PTPri  alegazio entrega kolektiboa eta elkarretaratzea egingo da bihar ostiralean Donostian

Bihar ostirala, azaroak 13, arratsaldeko 6etan, Eusko Jaurlaritzak Donostiako Alderdi Ederren duen egoitzaren atarian (Andia kalea), Donostialdea-Bidasoa Beheko Lurralde Zatikako Plana (PTP-LZP) bertan behera uztea eskatzeko alegazio entrega kolektiboa eta elkarretaratzea egingo dute Plan horrek eragindako herrietako hainbat taldek “PTP honi Ez! Lurrak eta Herriak Bizirik!” lelopean.

Orriak