Berriak

El Espazio bulegoko jarduerak azaroan

1- ENPLEGUAREN XVI. ASTEA
Ikus itzazu eskualdeko eta eskualdetik kanpoko eskaintzak eta lan-poltsak!
www.elespazio.com web orriaren bidez.
Datak: Azaroaren 4tik 6ra web orrialdearen bidez eta azaroaren 17an FICOBAN

2.- Europan eta Frantzian lana aurkitzeko baliabideak. Eures (2 orduko iraupena)
Lan eskaintzak Europan, Frantzian eta Europako lan-mugikortasun sistema. Canal Eures eta Europass.

Hondarribian izandako heriotza salatzeko elkarretaratzea

ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuetako ordezkariak elkarretaratu dira gaur eguerdian Hondarribiko Arrantzale Kofradiaren aintzinean azken lan istripu larria salatzeko. Atzo arrantzale bat hil zen sarearekin trabatu eta itsasora erori ondoren.

Emakumeen etxearen Asanbldada

Data: 
Larunbata, Urria 31, 2015 - 10:00 -tik Igandea, Azaroa 1, 2015 - 09:55 -ra
Non: 
"Argoiak" erakundearen lokalean, Bertsolari Uztapide kaleko 6aren beheko solairuan
Antolatzen du : 
Bidasoko Emakumeen Etxea

emetx.pngDatorren larunbata, 31a, batzar bat egingo dugu "Argoiak" erakundearen lokalean, Bertsolari Uztapide kaleko 6aren beheko solairuan hain zuzen Irunen, emakumeon ahotsak elkartzera gonbidatzen zaituztegu.

Istripuz hildako azken langilearen heriotza salatzeko kontzentrazioa bihar Hondarribian

Bihar eguerdiko 12:00etan Hondarribiko Arrantzale Kofradiaren aurrean sindikatuek kontzentrazioa burutuko dute istripuz hildako azken langilearen heriotza salatzeko.

Atzo iluntzean zendu zen 57 urteko behargina ‘Almirante Berria’ ontzian lanean ari zenean. Hondarribiako arrantzalearekin 42 dira aurten hil diren beharginak Euskal Herrian.

Bihar Kaleratzeei Stop Desahucios Plataformak bi mozio aurkeztuko ditu Hondarribia udaleko osoko bilkuran

Kaleratzeei Stop Desahucios Plataformak bi mozio aurkeztu ditu hurrengo osoko bilkuran onartzeko. Hitzordua heldu den ostegunean, hilak 29, arratsaldeko 7tan.

Alde batetik, bere garaian aurreko tokiko gobernuak sinatu zuen akordioa eraginkorra egin dadila nahiko lukete, non edozein etxagabetzeren aurrean bertan behera utziko zuenaren konpremezua hartu zuen. Era berean gure “hiria etxegabetzerik gabeko lurraldea” ere izendatu nahiko genuke.

Hitzaldia + Kontzertua Lakaxitan

Data: 
Osteguna, Urria 29, 2015 - 18:30
Non: 
Lakaxita
Antolatzen du : 
Lakaxita

hitzaldiKontzertuLakaxita.jpgOstegun honetan, hilak 29, hitzaldi arront interesgarria jasoko dugu Lakaxitan. 18:30etan, Lleidako bi gaztek bertako espetxe batean gertatutakoak izango dituzte izpide. Honen ostean, 20:00ak aldera, Trikosis nazioarteko taldearen kontzertua izango dugu.

Erakusketa: Jose Cós "ACCIDENTALIA"

Data: 
Osteguna, Urria 29, 2015 - 19:30 -tik Astelehena, Abendua 7, 2015 - 21:55 -ra
Non: 
Kabigorri, Peña kalea, 1, Irun
Antolatzen du : 
Kabigorri

cartel

"Accidentalia", arte garaikidea eta balio soziala duen artearekiko lotura egiten saiatzen den proposamena da. Ez du bakarrik bere bistaratzea bilatzen, arazo baten bisualizazioa baizik: lan egiteagatik berehalako batean hil; eta hausnarketa bat: 10.000 langile baino gehiago hilik azken 10 urteetan Espainiako Estatuan lan istripuen ondorioz.

Metal'o'Ween #6

Data: 
Larunbata, Urria 31, 2015 - 20:00 -tik Igandea, Azaroa 1, 2015 - 19:55 -ra
Non: 
Hendaiako suhiltzaile-parke zaharra

cartelTaldeak:
· KLONE
    Indus / Atmosphérique- Poitiers (www.klonosphere.com/klone)

 · BLACK KNIVES
    HardCore - Toulouse (www.facebook.com/blackknivesofficial)

 · LA FIN DE LA SOCIETE ... telle que nous la connaissons

70 demanda jarri ditu Nafarroako Rural Kutxaren kontra “Zoru Klausula”

fotoZORU KLAUSULA STOP PLATAFORMAK, KALERATZEAK STOP ETA GIPUZKOAKO IRPH STOP ELKARTEEN LAGUNTZAREKIN, 70 DEMANDA JARRI DITU NAFARROAKO RURAL KUTXAREN KONTRA “ZORU KLAUSULA” BEZALA EZAGUTUA DENAREN APLIKAZIOZ KOBRATUTAKO KANTITATEEN BERRESKURAPENA ERREKLAMATUZ.

Orriak