Berriak

2015-10-22 Ezker Gantxoa

Kaixo!! Berririo ere zuekin gaituzue, gaurkoan bi gai nagusi izango ditugu gurean, batetik Lakaxitak antolatzen dituen asteazken kulturalak ekarri dizkizuegu Iune elkarrizketatuaz, bestetik Ekonomia sozialaz mintzatu gara Ibairekin. Gaurko esaldia "Estatua burgesiaren arazoak gestionatzen dituen komite bat da"

Urriaren 31an Olatukoop sareak, ekonomia sozialaren azoka antolatuko du Lakaxitan.

Data: 
Larunbata, Urria 31, 2015 - 17:00 -tik Igandea, Azaroa 1, 2015 - 19:55 -ra
Non: 
Lakaxita
Antolatzen du : 
Lakaxita, Hiritik At - Olatukoop

olatukoop_saretze eguna 2015_kartela2-01-01.jpgALTERNATIBA BADAGO, HEMEN ETA ORAIN!

Nazkatuta al zaude, argi indarraren fakturak ez ulertzeaz, hauen prezio igoera etengabeaz eta adarra jotzen ari zaizularen sentsazioa gainetik kendu ezinik ibiltzeaz?

Funts putre baten aurkako Kaleratzeak Stop Elkartearen lehen auzi-eskea

logo2014 urteko urrian kaleratzeen aurkako elkarteok jadanik salatu genuen KUTXABANK-ek fede oneko zordunen 340 milioi euroko mailegu sorta saldu zuela 5 milioi euroren truke bakarrik, hau da, bere balioaren %1,5ean. Eroslea Irlandako IDR FINANCE II funts putrea da, eta Madrilgo LINK FINANZAS enpresa da kobratzeak kudeatzeko ardura duena.

Internet elkarbanatzeko egitasmoaren aurkezpena

Data: 
Osteguna, Urria 22, 2015 - 19:00 -tik Ostirala, Urria 23, 2015 - 18:55 -ra
Non: 
Victor Hugoren (Donibane, 63, Pasai Donibane)
Antolatzen du : 
Gisa Elkartea

fotoGISA Elkartea.- Gaur egun, egunero konektatzen gara Internetera, gure eguneroko bizitzan errotuta dagoen ohitura bat bihurtu da. Baina gure komunikazio guztiak telekomunikazio enpresen esku daude, ezin gara gure artean konektatu enpresa bati ordaindu gabe, eta beraiek eskaintzen dizkiguten zerbitzuen menpe gaude.

Luzio Urtubia anarkistaren hitzaldia Pausun

Data: 
Ostirala, Urria 23, 2015 - 20:00 -tik Larunbata, Urria 24, 2015 - 19:55 -ra
Non: 
Xaia Taberna, Pausu
Antolatzen du : 
Balea Elkartea

fotoLucio Urtubia Jimenez (Cascante, Nafarroa Garaia, 1931ko otsailaren 18a) igeltseroa eta militante anarkista da. Europako Ezkerreko talde erradikalekin eginiko lanarengatik, Robin Hooden antzeko pertsonaia adeitsu eta borrokalaria kontsideratzen da. Albert Boadellak esan zuen bezala «Lucio Kixote bezelakoa da, baina ez zen haize-erroten aurka borrokatu, benetako erraldoien aurka baizik».

Laguntza berriak ekintzaileentzat

Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa Bizirik erakundearen Autoenplegu departamentuaren bidez, informatzeko bilera eskainiko du urriaren 19an, 13:00etan Bidasoa Bizirik-en Autoenplegu bulegoan (Mirarietako Ama Birjinaren kalea z.g.). Enpresa ideiak garatu edo enpresa proiektuak martxan jarri nahi dituzten ekintzaileei zuzendutako diru-laguntzak dira.

Orriak