Noticias

Artiako Lagunak ez da Udaleko zinegotzi eta teknikariekin biltzea lortzen, ezta bideokonferentziaz ere

47 zuhaitzen mozketa IrunenArtiako Laguna taldeak Jon Ugarte, Bide Publiko, Diziplina Urbanistikoa eta Etxebizitzako Ordezkaria eta teknikariekin bilera egiteko hitzordua zuen gaur, martxoaren 17an arratsaldeko 13:00etan. Bilkura ezin dela egin komunikatu dute udaletxeko instalakuntza guztiak itxiak bait daude.

Bilera bideokonferentziaz komenigarria zaien egun eta ordu batean egiteko gonbidapenari uko egin dio zinegotziak eta galderak eta proposamenak emailez helaraztea eskatu du.

Bilkuran paperez jasotako sinadura bilketaren 337 sinadurak eta online sinadura bilketaren 1200 sinadurak entregatzea zen helburua. (Ikusi: www.change.org/los47tilosdeirun).

Artiako Lagunak-Amigos de Artia taldea Irungo udalarekin bilduko da

47 zuhaitzen mozketa IrunenArtiako Lagunak-Amigos de Artia ohartarazten du Jon Ugarte Hirigintza zinegotziak hitzordua eman ziela astearterako, martxoaren 17an, 13:00etan. Skype-n biltzeko gonbidapena bidali diote aurrez aurre bilera ezin badute egin Coronavirusa dela eta.

Oneka azken hilketa matxistaren aurrean

Logo OnekaSoraluzen gertatu den ustezko hilketaren aurrean, non bere semeak, 74 urteko emakumea hildu duen, ONEKAK salatu nahi du:

Berriro ere emakumeok garela heriotzaraino iristen den indarkeria matxistaren helburu, eta hori, Sistema Patrialkalaren ondorioa dela, zeinek emakumeok gizonen azpitik ezartzen gaitu.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin