Betti Goitti

Euskara

Ekainaren 25ean 2016ko sanmartzialetako herri bazkaria

Betti Gotti.- Zortzigarren urtez egiten dugu sanmartzialetako herri bazkaria Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteko boluntarioek antolatuta eta Irungo Udalaren eskutik.

Hauek dira aurten kontutan izan behar diren datu garrantzitsuenak:
  - Aurtengo herri bazkaria ekainaren 25ean, larunbatean, ospatuko dugu FICOBAko pabilioietan

Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak euskaraz idazteko tailerra

logoBetti Gotti Euskara Kultur Elkarteak euskaraz idazteko tailerra jarri nahi du martxan urrian. Nori zuzenduta dago? Euskaraz idazten duten kazetarientzat, kazetaritza ikasleentzat edo EGA maila duten pertsonentzate eta idazteko maila hobeto nahi dutenentzat.

KAZETARIENTZAKO TAILERRA Betti Gottiren eskutik

logoBetti Gotti Euskara Kultur Elkarteak ekimen berri bat bultzatu nahi du udazken honetan: kazetarientzako euskaraz hobeto idazteko tailerra.

Helburua sinplea da: kazetariei tailer bat eskaintzea, euskara hobeto idazteko eta ohiko akatsak ez egiteko. Urrian hasi eta abendura arte egingo genuke Juan Garzia Garmendiarekin, Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordeko kidea.

Betti Gotti, Gehitu, Antxeta Irratia eta Harri Beltza elkateak elkarlanean 1600 preserbatibo banatu dituzte

argazkia

Antxeta Irratiak 1600 kondoi banatu ditu Irungo bestetako herri bazkarian. Honen bidez,gazte eta nerabeen artean sexu harrenan osasuntsu eta arriskurik gabaekoak, seguruak alegiak, sustatzea bultzatu nahi dugu, irrati elkarte gisa.

Antxeta Irratiak, HIESA eta GIB gaixotasunen prebentziorako kanpainia bat jarri du martxan, Irungo San Pedro eta San Martzial besten hasierarekin. Hala, 1600 kondoi banatu dituzte, Irungo Ficoba erakustazokan antolatutako herri bazkarian. Ekimena, "Xingola Gorria" izenburua duen proiektuaren barruan kokatzen da, proiektu honen bitartez, HIESA eta GIB gaixotasunen inguruko informazioa eta prebentziorako ekintzak aurreikusten ditu. Kanpainaren lehen epean, Irun,Hondarribia,Hendaia,Pausu eta Biriatuko herriko bestetan kondoiak banatuko dituzte, gazte eta nerabeen artean bereziki. 2013ko abenduan aldiz, HIESAren kontrako hilabetea burutuko du Antxeta Irratiak. Irratsaio bereziak, hitzaldiak eta bestelako aktibitateak izango dira.

Koadrila Eguna eta Herri Bazkaria 2013

fotoBetti Gotti.- Badirudi atzo izan zela baina bost urte pasa dira herri bazkaria antolakuntzarekin hasi ginenetik, Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak Irungo Udalaren laguntzarekin egiten den ekintza da eta krisi garai hauetan hazten eta gauza berriak proposatzen saiatzen dena.

Jende asko mugitzen da herri bazkariaren atzean, Betti Gottiren boluntario taldea eta ezer ez truke jaso gabe laguntzen duten beste lagunak ere badaude. Hemen bakarrik batzuk gaude Irungo Udaleko ordezkariarekin.

RSS - Betti Goitti-rako harpidetza egin