Berriak

Martxoko jarduerak El Espazion

1.-AKITANIA ALDEAN LANA BILATZEKO BITARTEKOEI BURUZKO INFORMAZIOA ( 4 orduko Iraupena)
Akitaniako lan merkatuari buruzko informazioa. Gaur egun kontratatzen diren sektoreak eta profesionalak. Lan bila dabilen pertsona batek erabili ahal dituen bitartekoak eta iturriak. Saioa frantsesez izanen da Tailerra burutuko da frantziarren aholkularitzarekin. Irun Ekintzak bultzatuta.
Data: Martxoaren 6an Ordutegia; 09:00etan El Espazion.

Satorralaiak Jaurlaritzaren aurrekontuen proiektuan metroaren pasanterako sartu den diru-partida salatzen du

Donostiako metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimenduak Jaurlaritzak 2017rako aurrekontuen proiektuan obra hau hasteko 4’7 milioi euroko diru-partida bat sartu duela salatzen du –beste 177 milioi konpometatzen ditu datozen lau urteetarako.

Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketa: Txingudi I vs Ereñotzu (2017-03-03), Hazia Elkartean (bertso-afaria)

Data: 
Ostirala, Martxoa 3, 2017 - 21:00 -tik Larunbata, Martxoa 4, 2017 - 20:55 -ra
Non: 
Hazia Elkartea

Goierritarren bisitaren ondoren, martxoaren 3an, ostiralarekin, izango da Gipuzkoako Herriartekoa dela eta eskualdeko bigarren zita. Kasu honetan "Txingudi I" eta "Ereñotzu" taldeak aurrez-aurre jarriko dituen saioa izango dugu Irungo Hazia Elkartean. Afaldu eta gero izango da bertso saioa, gaueko 23:00etatik aurrera, gutxi gorabehera.

20. Politika Sozialeko biltzarra, eskubide sozialak edo kapitalismoa?

20. Politika Sozialeko biltzarrean, zenbait erronkei egingo diegu aurre. Lehenik eta behin, zergatik den ezinezkoa gizateria osoarentzat bizitza material eta librea izateko Eskubide sozialak, kapitalismoaren aberastasunaren metatze eta konzentrazioarekin elkartzea.

80 urte bete dira Kandido Saseta komandantea hil zenetik

Data: 
Osteguna, Otsaila 23, 2017 - 12:00 -tik Ostirala, Otsaila 24, 2017 - 11:55 -ra
Non: 
Hondarribiko hilerria

1937 urteko neguan hil zuten Asturiasen tropa faxistek, harekin zueden ehundik gora milizianorekin batera, Euzko Indarra, Amayur eta Prieto bataloietako  kideak, besteak beste. Hain zuzen, Euzko Gudarostea sortu zuen militar hondarribitarrak frankistek estatu kolpea egin eta gutxira.

EH Bildu Txanpiren egoeraren inguruan

Ostiral goizean, Jean Pierre Harokarene “Txanpi” Soriako kartzelatik atera eta  Pausun utzi zuten aske, Hego Euskal Herrian bizitzea debekatuz.

Honen aurrean EH Bildutik adierazi nahi dugu Irungo herritar honi mendekuan oinarritutako zigor erantsia ezarri zaiola, bi argudio faltsutan sostengatuz: bata kanporatzearekin kalterik ez zaiola egiten, eta bia Irungo herrian sustraituta ez dagoela baieztatuz.

Orriak