Abotsanitz

Euskara

Montairen mehatxu berria. Eta orain Abotsanitz mehatxatu du

Montai. Foto: AbotsanitzAurreko astean salatu genuen Montai taldeko buru Aitor Elorzak Hondarribiko Udala mehatxatu zuela. “Que esta mercantil se reserva el derecho de actuar ante dicho Ayuntamiento debido al quebranto económico que le producen dichas actuaciones”, bere hitzak. Orain Abotsanitzen kontra zuzendu ditu bere mehatxuak. Egin genuen salaketan publikoki atzera egin ezean, gure kontrako neurriak hartuko dituela esan du guri, sareetara, eta komunikabideetara bidalitako oharrean.

Ia 600.000 euro kontratazio irregularretan, uztailetik Hondarribian

12-11-abotsanitz-dekretuakAbotsanitz.- Hondarribiko udal gobernuak agintaldi berrian ia 600.000 euro bideratu ditu kontratazio irregularretara. Abotsanitz Udal Taldeak zerbitzu prestazioarekin harremana duten 13 alkate-dekretu errekurritu ditu uztailetik, baina bakar batek ez du erantzunik jaso.

EAEko Herriko Kontuen Epaitegiak 2015ean eginiko txostenak agerian utzi zuen Hondarribiko Udalak kontratazio irregularrak egiteko joera duela. Kontratazio Legeak zehazten du 3.000 eurotik gorako kontratu guztiak konkurtso bidez esleitu behar direla, eta 15.000 euro gainditzen dutenak -Lege zaharraren arabera, 18.000 eurotik gorakoak-, kontratazio mahaiaren bitartez erabaki behar direla. Hondarribiko EAJk behin eta berriz hausten du legea.

Zaldunbordan udal lizentziarik gabe eraikitzen hasi da Higertoki

Zaldunborda eraikin ilegalaAbotsanitz.- Berriro egin du Higertokik eta udal gobernuak berriro beste aldera begiratu du. Udaran inongo udal lizentziarik gabe zuhaitz eta landaredi mozketa eta betelana egin zuen bezala, oraingoan baimenik gabe argazkian ikusten den eraikina altxatzen hasi da Zaldunborda Gaineko megaoutletaren bultzatzaileak.

Abotsanitzek azken orduan erabakiko du osoko emendakina aurkeztea ala ez

Zinegotziak - AbotsanitzAbotsanitz.- EAJren aurrekontu proposamenaren kontra bozkatuko du Abotsanitz Udal Taldeak osteguneko osoko bilkuran. Osoko emendakina aurkeztuko ote duen azken unean erabaki du, plenoa prestatzeko bileran gertatzen denaren arabera. Hala ere, aurrekontu proposamena erretiratzea eskatzeko arrazoiak badaudela uste du Hondarribiko oposizioko lehen taldeak.

ABOTSANITZ udaltzaingoaren aldi baterako kontratazioaren aurrean

Artxiboko argazkia

Abotsanitz Udal Taldea.-Auzitegi Goreneko udaltzaingoen aldi baterako kontratazioari buruzko sententzia plazaratu berri du 2019ko Ekainaren 14an. Bertan, aldi baterako udaltzainak izendatzea ez dela zuzenbidera egokitzen aditzera ematen da. Hau da, legez kanpokoak dira.

 

Orriak

RSS - Abotsanitz-rako harpidetza egin