Abotsanitz

Euskara

Abotsanitzen kanpaina amaiera San Pedro kalean

Data: 
Ostirala, Maiatza 24, 2019 - 18:30
Non: 
San Perdro kalea, Hondarribia
Antolatzen du : 
Abotsanitz

Ekitaldia San Pedro Kalean (Archiboa)Abotsaniz.- Datorren ostiralean, maiatzaren 24ean, arratsaldeko 18.30etatik aurrera  kanpainaren amaierako ekitaldi-festa egingo duela Abotsanitzek San Pedro kaleko egoitzaren parean. Egun horretan, eta udal hauteskundeen atarian, herritarrekin elkartuko gara beste behin, gure proiektua konpartitzen jarraitzeko eta hondarribiarrekiko gure konpromisoa azaltzeko.

Udal gobernuaren kudeaketa okerraren festibala

James Cotton - Hondarribia 2008Abotsanitz.- Berriki komunikabideen bidez jasotako informazioaren arabera jakin dugu Hondarribia Blues Jaialdia ez dela ospatuko aurten gure herrian. Abotsanitzek kezkaz jaso du berri hau, jaialdiak berak nazio mailan zein nazioartean lortu duen maila eta sona ikusirik. Udalaren gardentasun faltaren hamaikagarren adibidea dugu hau.

Abotsanitz, Hondarribia euskalduntzeko bermea

KorrikaAbotsanitz.- Kezka handiz ikusten du Abotsanitzek euskarak Hondarribian duen osasuna. Jakina da euskaraz dakitenen artean oso gutxi direla eguneroko bizitzan gure hizkuntza erabiltzen dutenak. Herriko kaleetan Soziolinguistika Klusterrak egindako azken ikerketaren arabera, euskararen erabilera % 24,6koa da, oso kopuru txikia kontuan hartzen badugu euskaraz dakitenen kopurua % 60koa dela.

Orriak

RSS - Abotsanitz-rako harpidetza egin