kontrolak

Euskara

Agintariek muga aurki desblokatu ezean, Harrera Sareko bolondresen ahalak gainezkatuko dira

imagen

Antxeta Irratia.- Azaroak 8 hontan 50 migrante bildu dira San Juan plazan goizeko 7:00etan. Muga trebeskatu nahi zuten nola edo hala, eta taxiak hartuta «batek daki nondik saiatu diren», dio kezkatua bertan topatu dituen Harrera Sareko Antxonek. Haien pista galdu dute gero Harrera Sareko bolondresek.

Zaintzearen muga

Argazkia: Gari Garaialde

Gari Garaialde. Hitza.- Bertsio ofizialak dio zaintzeko daudela. Abdoulaye Bidasoa ibaia igaro nahian ito zenean instituzioek kezka adierazi nahi izan zuten eta ’Halakorik berriro ez gertatzeko’ haien eskura omen dauden baliabideak jarri zituzten. Guardia Civilaren patruilak dabiltza, geroztik, Bidasoaren alde honetan, errekari so, bazterrrak miatzen, zubipean begiratzen. ‘Halakorik berriro gertatu ez dadin’ ari dira zaintzen.

Kontrol arrazistak Irunen

parar el racismo, no a las personas

Irungo Harrera Sarea ohartuta dago duela aste batzuk ugaritu egin direla mugetako poliziaren kontrolak. Atzerritarren kontrolen eta atxiloketen lekuko izan gara. Gure eguneroko zereginetan, autobusen iritsieran polizia zain egoten dela ikusi dugu eta pertsona beltzei bakarrik eskatzen dietela dokumentazioa. Hau da, kontrol arrazistak. Pertsona atxilotu eta ordu batzuetara askatu egiten dute, geure begiokin ikusi dugunez.

Kontrol arrazistak salatzen dituzte Donostiako autobus geltokian

Momento de la rueda de prensa de SOS Racismo y Red Ciudana de Acogida de DonostiaSOS Arrazakeria elkarteak eta Donostiako Harrera Herritarren Sareak salatu dutenez, nazioarteko jomuga duten konpainiak Donostiako autobus geltokian kontrol arrazistak egiten ari dira.

Barruko muga zeharkatu baino lehen, Schengen barruko mugak zeharkatzen dituen autobus-linea batek ezin du bidaiarien pasaportea edo egoitza-baimena kontrolatu barne-muga zeharkatu baino lehen, egoera administratibo irregularrean dauden pertsonen garraioa saihesteko aitzakiarekin.

Irun solidarioa, udal agintariak ez hainbeste

Rueda prensaBerehala ikusi genuen Irungo tren geltoki inguruan migratzaileak zeudela, ez zutela oinarrizkoa, zerbait egin beharra zegoela. Udalari jakinarazi eta ez zuen ezer egin, erantzunik ez. BIDASOKO SOS ARRAZAKERIAren deiari erantzunez, ahoz aho, taldean mugitzen hasi eta udaletxeko arkupean gosaria antolatu genuen. Ondoren, Lakaxitak egoitza eskaini eta hantxe ibili gara hainbat irundar eta elkarte solidario bazkariak eta afariak ematen, egunean 30 bat pertsona etortzen dira bazkaltzera.

RSS - kontrolak-rako harpidetza egin