Konzentrazioa

Euskara

Ez Irunen ez inon AHTrik ez!!!!!!!

foto

IRUNGO AHT ren AURKAKO TALDEA.- Gaur, Irunen, Trenbideari buruzko bostgarren Komunikazio Jardunaldia burutu dela eta, Irungo AHTren taldeak deituta, elkarretaratzea burutu da Ficoba aurrean. Bertan, 15 lagun inguru batu gara eta ozen eta argi esan diogu AHTri ezetza. Elkarretaratzea amaitu eta hortik gutxira, Adifeko Iparraldeko Azpiegituren gerentea jardunaldian hizketan ari zela, sei lagun sartu dira hitzaldia moztuz. “Ez Irunen ez inon, AHTrik EZ!” zioen pankartarekin sartu dira eta herritarren parte-hartze eza salatuz, eskuorria banatu zaie bertan zeudenei. Hortik gutxira, Ertzaintza agertu dela eta, kanporatzearekin batera, identifikatu behar izan dute. 

Marea errepublikarra ustelkeria eta monarkiaren aurrean

Data: 
Larunbata, Otsaila 8, 2014 - 12:00 -tik Igandea, Otsaila 9, 2014 - 11:55 -ra
Non: 
San Juan Plazan
Antolatzen du : 
Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain”

cartel

Otsailaren 8an Cristina de Borbónek inputatu gisa deklaratuko du Nóos kasuaren barruan delitu fiskalak eta kapitalak zuritzeagatik. Horren aurrean, Gipuzkoako talde errepublikarrak, Asociación Republicana de Andoain "Belabieta", Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain”, Agrupación Republicana de Oarsoaldea "Pikoketa", Donostiako Errepublikarrak eta Tolosako Foro Errepublikanoa adierazi nahi dugu:

Bizin garen Estatuan justizia ez da berdina pertsona guztientzat, ezta gutxiago ere. Hori horrela, ustelkeria eskandalu ugari zigorrik gabe gelditu dira, edo zigortzeko epaiak izan ondoren Gobernuaren barkamena lortu dute.

Afektatu batentzako laguntzan CaixaBank-en gehiegizko erabilerak salatuz kontzentrazioa

argazkiaGoiz honetan gure kide den Flor Grijalbari epailearen aurrean duen bistan laguntzeko elkartu gara, gogoratuko duzuen moduan orain dela hilabete batzuk la Caixak bere egoerataz gehiegikeriak egin nahi izan zituen emakumea da. Gaia ez da bukatutzat eman, ezta gutxiago ere. Gaur kontratuan gehiegizko klausulak egon ziren ala ez erabakiko duen bista ospatuko bait da epailearen aurrean. Prozedura maulatsu eta eskrupulurik gabekoa izan da hasieratik Florrrena, Caixabanken partetik eta gehiegiko klausulena beste gehiegikeria bat da.

Irungo auzitegietako kontzentrazioa

Data: 
Asteartea, Iraila 17, 2013 - 12:15
Non: 
Irungo auzitegiak
Antolatzen du : 
Bidasoa Kaleratzeei STOP

logotipoBidasoa Kaleratzeei STOP.- Asteartean, Irailak 17an,   goizeko 12:15tan Bidasoako Stok kaleratzeakek Irungo Epaitegien aurrean   egingo duen elkartaratzera dei egiten dizue. Bertan Flor Grijalbaren kasuko gehiegizko klausulengatik egingo den hitzorduan bera babestu nahi dugu. Aspalditik daramagu kasu honekin, jakingo duzuen moduan. Ba ez da bukatu, ezta gutxiago ere.

Lapiko jotzea

Data: 
Osteguna, Uztaila 4, 2013 - 12:30
Non: 
San Juan Plaza
Antolatzen du : 
Bidasoa Kaleratzeei STOP

foto

Irungo pertsona eta kolektiboek datorren Uztailaren 4an, goizeko 12:30tan Udaletxeko ate aurrean egingo dugun lapiko jotzera deitzen ditugu. Bertan, zera esango diogu instituzio eta alkateari: Kaleratzeen aurrean, busti edo konplize zara!

 Informazio gehiago: Kaleratzeen aurrean, busti edo konplize zara!

Orriak

RSS - Konzentrazioa-rako harpidetza egin