Sortu Irun

Euskara

Josu Urrutikoetxearen atxiloketa salatzeko ELKARRETARATZEA Irunen

Data: 
Ostirala, Maiatza 17, 2019 - 18:30
Non: 
San Juna Plaza
Antolatzen du : 
Irungo Sortu

Cartel concentraciónBakearen etsaiak berandu datoz: ez dute herri honen bakeranzko bidea galaraztea lortuko

SORTUk Josu Urrutikoetxearen atxiloketa salatu eta berehala aske uzteko eskatzen du. Era berean elkartasuna agertu dio bere gertuko inguruari. Operazio honek ez du gure herrian bake agertoki bat eraikitzen laguntzen. Josu Urrutikoetxea izan da bakearen aldeko konpromiso handiena erakutsi duen etakideetako bat. Hain zuzen, berak jarri zion ahotsa ETA desegin zeneko agiriari. Beraz, bera dugu bakearen aldeko ekarpena egin zuenetako bat, ETAren indarkeria euskal politikagintzako ekuazio politikotik behin betirako atera zuenetako bat.

Maiatzak-1 arekin ez dugu aski! Maiatzerako egitaraua #KapitalaHautsiBizitzariEutsi

Maiatzak-1 arekin ez dugu aski! Maiatzerako egitaraua #KapitalaHautsiBizitzariEutsiEz dugu aske izaterik, subirau izaterik sistema kapitalistaren baitan. Irungo ezker abertzaletik argi dugu eta uste dugu konstatazio historiko bat dela. Sistema kapitalista, bizitza bera, jendartea eta natura bere metaketa logika-pean menderatzen eta esplotatzen duen sistema bat da. Dena da zilegi kapitalarentzako eta berau ordezkatzen duten kapitalista eta estatuentzako, herrien eta pertsonen des-jabetzan sakontzeko, aberastasuna gutxi batzuen eskuetan pilatzen jarraitzeko.

Irungo SOLASGUNEA

Data: 
Ostirala, Azaroa 23, 2018 - 18:00
Non: 
Hazia

Sortu.- Ostiral honetan, Irungo SOLASGUNEA martxan jarriko dugu. Ezker abertzaleko onarri sozialeko kideak elkartu, eta bai Irungo zein Euskal Herri mailako koiunturaz eta aurrera begirako taktika eta estrategiaz eztabaidatzeko espazioa izango da Solasgunea. Hausnartzeko, hitz egiteko, iritziak bota eta entzuteko, kezkak argitzeko, elkarrekin aurrera ekiteko espazioa da Solasgunea.

Azaroak 18 - euskal estatu burujabe eta independientea

Sortu.- Azaroaren 18an, Donostian eta beste zenbait udalerritan bezala, irundarrok ere zita garrantzitsua dugu. Erabakitzeko unea iritsi da. 78ko erregimenaren aurka, banku eta elite politikoen kontra, herritarron eta herrien burujabetzaren alde. Igandean, euskal estatu burujabe eta independientearen aldeko bozka.

HAZIA IXTEKO ARRISKUAN

Data: 
Ostirala, Iraila 22, 2017 - 20:00
Non: 
HAZIA KULTUR ELKARTEA
Antolatzen du : 
SORTU, HAZIA KULTUR ELKARTE

Azken 25 urteetan borroka ezberdinen erreferente politikoa izan den Hazia egoera larrian dugu. Bere egoeraren berri emateko eta aurrera begirako hartu beharreko erabakiak zehazteko datorren ostiralean Irailak 22 arratsaldeko 20:00tan URGENTZIAZKO BATZARRA Hazian bertan.

Orriak

RSS - Sortu Irun-rako harpidetza egin