Alarde parekideak kantinerak aukeratu dira
Irungo alarde parekideak hautatu ditu bere 12 kantinerak. Asteburu honetan egin dira zozketa guztiak. Laster, berriz, entseguen egunak iragarriko dituzte.
Irungo alarde parekideak hautatu ditu bere 12 kantinerak. Asteburu honetan egin dira zozketa guztiak. Laster, berriz, entseguen egunak iragarriko dituzte.
Irungo Emakumeen Etxea elkarteak hitzaldia antolatu du Mariren Alabak elkartearen eskutik, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei laguntza emateko
ELA Sindikatua.- AUIF enpresako langileentzat lan baldintzak, jardunaldi murrizketa eta lan osasun zein segurtasuna bermatu asmoz, greba deialdi sartu du ELA Sindikatuak maiatzaren 13,20, 27 eta 31rako.
Gernika Palestinarekin.- Hurrengo larunbatean, maiatzak 11, eguerdiko 12.30tan Gernika Palestinarekin deialdi orokor bat egin du herri eta hirietan elkarretaratzeak egiteko Rafahn pairatzen ari diren egoera salatzeko.
Irungo Sortuk, Ernaik eta Haziak «Loratze eguna» antolatu dute maiatzaren 18an, larunbatarekin. Antolatzaileek adierazi dutenez, «gure komunitatea elkartu, modu atseginean hitz egin eta, elkarrekin, jai giroaz gozatzeko» eguna izango da. Hala, egun osoko egitarau antolatu dute: poteo politikoa «non gaude eta nora goaz» , bazkaria Hazian, bingo musikatua eta zuzeneko musika.