Irungo Harrera Sarea: «Ez dugu hildako gehiago nahi Bidasoan. Ez dugu deitorerik entzun nahi»

irudiak

Irungo harrera Sarea.- Frantziako estatuak, batez ere IRUN-HENDAIAko mugan, migrazio-kontrolak berritzea eta zirkulazio-puntu erregularrak gero eta gehiago gogortu eta zaindu izanak, antsietatea, etsipena eta estresa sortzea eragiten ari dira migratzaileengan, eta, horren ondorioz, beste behin beren bizitzak arriskatu behar dituzten ibilbideetatik bidaia jarraitzera behartzen ditu.

3 dira, gaur arte, euren bizitza Bidasoa ibaian galdu duten pertsonak

Soilik beltzentzat edo ustezko jatorri ipar afrikarreko pertsonentzat mugak gero eta eraginkorrago ixteari, Gurutze Gorriak kudeatzen duen Barne Ministerioaren migratzaileentzako Irungo dispositiboan sartu bezain laster jasotzen duten presioa gehitzen badiogu, hau da, 3 gau bakarrik geratu ahal izango direla, emaitza koktel oso arriskutsua da, migratzaileen segurtasuna mehatxatzen duena eta arrisku-erabakiak hartzera bultzatzen dituena.

Bestalde, azken 2-3 asteetan gure herrira iristen ari den pertsona kopurua bikoiztu egin da, eta 25-30 pertsonatik gorakoa izatera igaro da egunero.

Hori esanda, erreklamatzen-salatzen dugu:

  • Ustezko segurtasun nazional baten pean mozorrotutako legez kanpoko migrazio-kontrolak desagertzea. Kontrol horiek Frantziako estatuak Schengen lurraldeko barne-kontrolak berritzerakoan adierazten ditu.
  • Gure erakundeei, Udalari, Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, eskatzen diegu ez dezatela aitzakia gisa erabili, baldintzak ez betetzea edo 3 gau igaro izana, eta mugako blokeo horrek irauten duen bitartean, migratzaileak kalean lo egitera edota euren bizitza arriskuan jartzera beharturik ez egotea.

Nahiz eta elkartasun adierazpen ugari jaso Sareak zein pertsona migratzaileek, Irungo Harrera Sareak dituen baliabideak oso mugatuak dira eta ezin dugu askoz gehiago egin.

Aitzitik, aipatutako hiru erakundeek, Udalak, Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, askoz gehiago egiteko gaitasuna dute.

Horregatik bota dugu ALERTA hau. Ez dugu hildako gehiago nahi Bidasoan. Ez dugu deitorerik entzun nahi. Eta ez dira onargarriak aurreko 3 kasuetan erakundeen aldetik entzun ditugun aitzakiak eta iruzkinak: «Ez dago eskubiderik», «Ez da gure eskumena» edo «galera deitoratzen dugu». Esaldi hutsak, migratzaileen errealitatea aintzat hartzen ez duten eta beharrezkoak ez diren arriskuen eraginpean jartzen dituzten harrera-neurrien eta -irizpideen aurrean.

ZERBAIT GEHIAGO EGIN EZAZUE, EGIN DEZAKEZUE ETA EGIN BEHARRA DUZUE

Etiquetas: