Berriak

Aste Internazionalista: ASKAPENA HISTORIA + BAZKARIA

Data: 
Larunbata, Ekaina 17, 2017 - 12:00 -tik Igandea, Ekaina 18, 2017 - 19:55 -ra
Non: 
Hazia Kultur Elkartea, Peña Kalea 8 zkia (IRUN)
Antolatzen du : 
Irungo Askapena

Ekainak 17an Askapenaren historia ezagutzeko eta Nikaraguako bazkari goxo-goxoa dastatzeko aukera paregabea izango dugu Irungo Hazia Kultur Elkartean.

Aste Internazionalista 2017: PALESTINA

Data: 
Asteartea, Ekaina 13, 2017 - 18:30 -tik Asteazkena, Ekaina 14, 2017 - 19:55 -ra
Non: 
Hazia Kultur Elkartea, Peña Kalea 8 zkia (IRUN)
Antolatzen du : 
Irungo Askapena

Ekainak 13an arratsaldeko 18:30tatik aurrera PALESTINA-ko herriaren egoera ezagutzeko aukera paregabea izango dugu Irungo Hazia Kultur Elkartean.

Ekainaren 24an amnistiaren aldeko manifestazio nazionala antolatu dute Bilbon

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.- Hasteko, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak modu berezian gogoratu nahi du, gaurkoan 14. eguna gose greban eta itxialdian betetzen duen Iñaki Bilbao “Txikito” Lezamako preso politikoa.   

Hondarribian ‘outlet village’ bat egiteko proiektuak inpaktu oso negatiboa izango du merkatari txikien sektorean EH Bildurentzat

EH bilduren ustez, oso larria da Gaintxurizketako Zaldunborda eremuan ‘outlet village’ bat eraikitzeko egitasmoa. Hondarribiko Udalari hidrokarburo enpresa batek egindako proposamenaren arabera, 40.000 metro koadroko azpiegitura planteatzen da, ehun saltoki eta mila autorentzako aparkalekuarekin. Horrela, urtean sei milioi erosle potentzial aurreikusten dituzte.

Belaskoeneako jaiak 2017

Data: 
Ostirala, Ekaina 9, 2017 - 18:00 -tik Igandea, Ekaina 11, 2017 - 23:30 -ra
Non: 
Belaskoenea

Ostirala 9
- 18:00: Paduako San Antonioren jaien irekiera, 2016eko kantineraren eskuz
- 18:00: Auzo elkartearen margo kurtsoaren ikasleen margolan erakusketa, liburutegian
- 18:05: "IV Ruben Carbajal oroimenezko zezentxoen entzierroa" auzo elkartetik ikastetxearaino
- 18:15: Auzotik kalejira, Peña Poteo txaranga eta San Vicente de Pauleko Maioretek lagunduta

Manifestazioa: Ibon eta preso gaixo larriak kalera

Data: 
Igandea, Ekaina 11, 2017 - 12:30
Non: 
Bilboko Moiua plaza

Heriotz zigorrik ez! Ibon eta preso gaixoak kalera! leloa eramango du Bilboko kaleetara Ezker Abertzalearen KALERA KALERA dinamikak igandean. Manifestazioa 12:30ean hasiko da Bilboko Moiua plazan. Modu honetan larri dauden presoak lehenebailehen aske lagatzeko eskatuko du KALERA KALERAk. Bereziki Ibon Iparragirreren kasua salatuko da, bere osasun egoera oso larria baita.

Orriak