Berriak

Irungo EH Bildu pasa berri diren San Pedro eta San Martzial jaien inguruan

Sanmartzial eguna, Irungo herritarren gehiengoari esker, berriz ere jai-giroan emandako egun alaia izan da. Eta horrelako egunek berretsi egiten dute,  Irungo EH Bilduren iritziz,  alarde parekidean masiboki parte hartzen duten gure herriko gazte horiengan jarri beharreko konfiantza. Gazte hauek, zalantzarik gabe, izango baitira, udal egitarauan agertzen ez den jaien ospakizunik nagusi honen zentzua aldatuko dutenak.

Erakusketa: Irun eta Irungo jendea

Data: 
Osteguna, Uztaila 13, 2017 - 19:00 -tik Igandea, Iraila 10, 2017 - 22:55 -ra
Non: 
Kabigorri

"IRUN ETA IRUNGO JENDEA". Horixe da Kabigorri Ateneoak bere egoitzan (Peña karrikako 1. zenbakian) aurkeztuko duen erakusketaren izenburua: atzera begirako 50 bat argazki, José Mari Castillo argazkizaleak lagatakoak, duela hainbat urte egungo Irun itxuratu zuten eraikin, kale, fabrika eta langileen irudiak ageri dituztenak.

Uztailaren 13tik irailaren 9ra

Ostegunetik larunbatera, 19:00etatik aurrera

Elikadura burujabetzaren eta lurraren aldeko martxa

Bost kontinenteetako nekazari mugimenduak elkartuko dira uztailaren 15etik 24ra Derion (Bizkaia), Via Campesinaren Munduko Batzarrean. Koordinakunde horrek hainbat hamarkada darama elikadura burujabetzaren aldeko borrokan, hau da, herriek eta komunitateek beren ongizaterako eta osasunerako beharrezko dituzten elikagaiak ekoizteko eta jateko duten eskubidearen aldeko lanean.

Arma ikuskatze ordutegiak

Data: 
Osteguna, Ekaina 29, 2017 - 16:00 -tik Ostirala, Ekaina 30, 2017 - 15:55 -ra
Non: 
Irun

Zalditeria: 16:00tan Ensantxe plazan.

Santiago: 16:30tan Triangulo plazan. (Konpainiaren kontzentrazioa: 15:45etan Triangulo plazan.)

Bidasoa: 17:00tan Palmera-Montero. (Konpainiaren kontzentrazioa: 16:00etan Palmera-Monteron. Tahona ondoan.)

Zaldunborda

EH Bildu Hondarribia.- Hona Zaldunborda dela eta Batzar Nagusian, gaur, EHBilduko Judith Gartzia gure kideak egingo duen galdera eta ebazpen proposamena:

Txingudi Zerbitzuak Gaintxurizketako Zaldunborda eremu kutsatua erosi zuen 2003. urtean, Txingudin erraustegi planta bat eraikitzeko asmoz. Denok dakigun bezala, jendartearen kontrako iritziak eta protestek proiektua bertan behera utzarazi zioten mankomunitateari.

Orriak