Berriak

Hiru kontzertu handi Bidasoa Folk-en: Carlos Nuñez, Aziza Brhaim eta Flavia Coelho

Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, Bidasoa Folk jaialdiaren XVII.edizioa antolatu dute. Hiru kontzertu handi egongo dira, Afrikako, Hego Amerikako eta Europako eszenetako talde handiekin. Bidasoa Folk-ek kultur aniztasunaren esentziari eutsiko dio XVII.edizioan.

Abuztuak 18 – Carlos Nuñez Hondarribian

Estatu frantsesak presoen aferan urratsak eman ditzan Hendaiako hondartzan elkartuko gara igande honetan

Data: 
Igandea, Abuztua 6, 2017 - 12:00 -tik Astelehena, Abuztua 7, 2017 - 11:55 -ra
Non: 
Hendaiako hondartza

ETXERAT.-  Dispertsio politikaren amaiera eskatzeko, euskal preso eta iheslari politikoak behingoz etxean eta bizirik nahi ditugulako, aurten ere, Euskal Herriko hondartza ezberdinetan kontzentratuko garela iragarri nahi dugu.

Euskal Jira 2017

Data: 
Larunbata, Abuztua 5, 2017 - 00:00 -tik 23:55 -ra
Non: 
Irun

- Egun osoan zehar "Irungo Euskal Jira XI. Argazki Lehiaketa". Oinarriak HEMEN jaitsi ditzakezue.

- 09:00 : Txalaparta hiriko hainbat tokitan.

- Urdanibia plazan:
    · 10:30 : Artisau-lanak eta bertako jakien salmenta.

Txanpi Harokarene etxean !!

Data: 
Ostirala, Abuztua 4, 2017 - 20:30
Non: 
Peña kalea (Mosku)

Espetxealdia eta kanporatze agindua atzean utzita, berriz izango dugu Txanpi gure artean, Irunen, etxean ....

Merezi duen harrera eta ongi etorria datorren ostiralean, Abuztuaren 4ean, emango diote:

 - 20:30ean harrera ekitaldia Peña kalean (Moskun)

 - 21:30ean ongi etorri afaria Hazian (Afarirako txartelak Hazian daude 15€tan abuztuaren 2ra arte)

ELAk etxez etxeko laguntzaren pliegoen inguruko balorazioa

logoELAk etxez etxeko laguntzarako pliegoez balorazio positiboa egiten du. Besteren artean, langileek egindako proposamen  ugari jasotzen bait ditu.

Arrazoi ezberdinengatik egoera delikatuan zegoen zerbitzua. Ziurrenik, orain proposatzen diren baldintza berriekin, berriro suspertu daiteke; kontratatzeko neurriak flexibleagoak dira, eta prezio publikoan mantentzeko aukerak haundiagoak.

Euskadiko Kaleratzeak Stop Plataforma premiatzen du neurriak presaz hartzen dituen Eusko Jaurlaritzara

fotoEuskadiko Kaleratzeak Stop Plataformak Eusko Jaurlaritzari Dei egiten dio beharrezkoak diren araudi berriak gehiago ez atzeratzeko. etxebizitza legearen garapena, alokairurako etxebizitza publikoen parkea handitzea, alokairuen prezioen igoera kontrolatzeko neurriak hartzea eta ordezko etxebizitzarik gabeko etxegabetzeak amaitzea lortzeko araudia eman behar da atzerapen gehiago gabe.

Behobiako jaiak 2017

Data: 
Ostirala, Uztaila 28, 2017 - 17:00 -tik Asteartea, Abuztua 1, 2017 - 21:55 -ra
Non: 
Behobia

28, ostirala
 - 17:00: Margo lehiaketa haur eta gazteentzat, Plaza txikian edo Auzo Elkarteko lokalean, 14 urte artekoentzat
 - 18:30: XXIX. Nazioarteko Hirukoen Lehiaketa, "Baloi bakar bat ere ez barrura" Plaza txikiko NBAko talde onenen eskutik
 - 18:55: Ezkil hotsa jaien hasiera ofiziala adierazteko

Orriak