Berriak

Aberri eguna 2016

Data: 
Igandea, Martxoa 27, 2016 - 00:00 -tik Astelehena, Martxoa 28, 2016 - 01:55 -ra
Non: 
Iruña
Antolatzen du : 
Independentistak

Autobusa Irun eta Hondarribiatik
Autobusa Hondarribitik goizeko 10:00etan aterako da Miramarren paretik. Irundik, Bixeratik 10:15etan. Itzulera arratsaldeko 19:00etan izango da. Apuntatzeko Muaran edo Hazian.

Iruñako egitaraua:
12:00 | MANIFESTAZIOA Golemetan hasi eta Sarasate Pasealekuan amaituko da. Bertan izango da EKITALDI POLITIKOA.

Lakaxita eta hirigintza sailaren arteko bilera

Lakaxita beriola

Joan den ostegunean, martxoaren 17a, Lakaxitako asanbladako eta bertako erabiltzaile garen elkarteetako 4 kide, Hirigintza saileko zinegotzi-delegatua den Xabier Iridoyrekin eta Hirigintza saileko arkitektu burua den Mikel Gargallorekin elkartzeko aukera izan genuen.

110 enpresak parte hartu dute Ocean Living Lab elkarteak egindako azken bileran

Bidasoa Bizirik.- Aurrera doa Ocean Living Lab proiektua. Gogoratu Bidasoa Bizirik-ek eta Agglomération Sud Pays Basquek sustatutako mugaz gaindiko programa dela. Irristatze, akzio eta ur kirolen sektorean Europa mailako erreferentzia gunea sortzea du helburu. Atzo, martxoaren 22, proiektuari buruzko bilera egin zuten Hendaian.

Mondragon Unibertsitatea Zentro Zibikora eramatearen aurka azaldu da Sí se Puede Irun

Sí se Puede Irun udal taldeak Mondragon Unibertsitatea Palmera Monteroko Zentro Zibikora eramatearen aurkako iritzia aurkeztu du. Javier Oyarbide zinegotziak adierazi duenez, "interes politikoak hiritarren benetako beharren gainetik jartzen dira, lurzoru publikoaren erdia Mondragon Unibertsitateari oparitzeak 3.000.000 euro publikoko kostua izango du irundar guztientzat, eta urtero 122.000 euro.

VIII. literatur lehiaketa errepublikarra gazteentzako

“Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarrak gazteentzako VIII. Literatur Lehiaketa Errepublikarra iragarri du lantzen ari den jardueren barnean. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da, batez ere gazteen artean.

Aurten: LAIKOTASUNA.
   - Eskoletan irakatsi behar al da Erlijioa?
   - Agintari publikoek ceremonia erlijiosoetara joan behar dira?

LAKAXITA BERIOLA!

Lakaxita beriolaLakaxitako kideok San Miguel-Anaka hiri antolaketa berezian dugun lekua edo hobe esanda, leku eza salatu nahi dugu. Izan ere, San Miguel-Anaka hiri antolaketa plan bereziaren lehen proposamena 2012an onartu bazen ere, eta bigarren moldaketa aurreko ostiralean baietsi, Anaka kaleko 20 zenbakian kokatzen garenok ez dugu inolako informaziorik jaso urte guzti hauetan zehar, ez eta are gutxiago ere proiektuaren nondik norakoetan gure integrazioa edota kontsiderazio hutsa bilatu.

Orriak