Berriak

Irungo Zentro Zibikoa pribatizatua ez izateko sinadura bilketa hasi du Podemos Irun-ek

Interes politikoak hiritarren benetako beharren gainetik jartzen dira. Lurzoru publikoaren erdia Mondragon Unibertsitateari oparitzeak 3.000.000 euro publikoko kostua izango du irundar guztientzat eta urtero 122.000 euro baino gehiago. Itun eta interes pertsonalak pertsonen gainetik daude berriro.

Eskualdetik autobusak Bilbon preso eta iheslarien alde burutuko den manifestaziora joateko

Irun:
 - izena emateko:
     Hazia eta Elatzeta elkarteatan
 - Irteera:
     10:00etan Bixeratik

Hondarribia:
 - izena emateko:
     Muara eta Olagarron
 - Irteera:
     10:00etan Miramarretik

Bertsotruk: Txingudiko eta Goierriko bertso-eskolekin bertso-bazkaria EKT

Data: 
Larunbata, Apirila 16, 2016 - 13:00 -tik Igandea, Apirila 17, 2016 - 12:55 -ra
Non: 
EKT
Antolatzen du : 
Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Irunabar.- Datorren larunbatean, apirilaren 16an, Bertsotruk dinamikaren baitan, Txingudiko bertso-eskolak Goierriko bertso-eskola hartuko du Bidasoako EKTn.

Hitzaldia: “KUTXABANK. El saqueo de Euskal Herria”. Ahoztar Zelaieta

Data: 
Ostirala, Apirila 15, 2016 - 19:00 -tik Larunbata, Apirila 16, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
Hondarribiko alde zaharreko Kultur Etxea
Antolatzen du : 
Hondarribiko EH Bildu

Hondarribiko EH Bildu.- Kutxabank-en pribatizazioaren inguruan gertatu zena eta gertatzen ari denari buruz gehiago jakin dezagun, datorren ostiralerako hitzaldia antolatu dugu.

Hizlaria, Ahoztar Zelaieta ikerlari eta idazlea izango dugu eta duela gutxi argitaratu duen “KUTXABANK. El saqueo de Euskal Herria” liburua aurkeztuko digu.

Txirrinka ekimena Txingudi-Bidasoaldera iritsiko da

Txirrinka ekimena lurraren eta jendarte hobeagoaren aldeko ekimena da. Txirrindulaz zeharkatuko dugu Euskal Herria lau zutabek, eta zutabe bakoitzak lekuko bat eramango du. Lekukoa, jende eta kolektibo ezberdinen artean igaroko da. Jendarte hobeagoaren alde zaudeten  kolektibo eta pertsonei luzatzen dizuegu Txirrinkan parte hartzeko gonbitea.

Orriak