Berriak

Txirrinka ekimena badator

“Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!” lelopean 2016ko maiatzaren 20, 21 eta 22an TXIRRINKA ekimena burutuko da. Txandakako bizikleta martxa honen lau zutabeak Hendaia, Muskiz, Gasteiz eta Iruñetik abiatuko dira, eta Euskal Herriko geografia zeharkatu ondoren Bergarako AHTren korapiloan elkartu eta helmugaratuko dira.

Krea Bidasoa 2016 egingo dute maiatzaren 26an

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, KREA Bidasoa ekimenaren zortzigarren edizioa antolatu dute. Kontaktuak egiteko, negozio aukerak identifikatzeko,   jakintzak zabaltzeko, eta beste esperientziak eta tendentziak edo arrakasta kasuak ezagutzeko balio dezake topaketak.

Irautea sortzea delako dokumentala, datorren larunbatean Hendaian

Data: 
Larunbata, Maiatza 7, 2016 - 11:00 -tik Igandea, Maiatza 8, 2016 - 10:55 -ra
Non: 
Bask Rock Cafe (9, Rue des Figuiers - Pikondo karrika, 9. Hendaia)
Antolatzen du : 
Hendaitz Gazte Asanblada

Irautea Sortzea DelakoHendaitz Gazte Asanblada.- Datorren larunbatean, maiatzak 4, goizeko 11.00etan Hendaiako Hondarraitz auzoko Bask Rock Cafe tabernan (9, Rue des Figuiers - Pikondo karrika, 9), Irautea sortzea delako dokumentala eskainiko du Hendaitz Gazte Asanbladak, eta ondoren eztabaida izango da Kortxoeneako kideek lagunduta.

Ekainaren 12an erabakitzeko eskubidearen aldeko bi martxa koloretsuak

Gure esku dago.- Badira ia 3 urte erabakitzeko eskubidearen aldeko herri iniziatiba hauspotzeko asmoz GURE ESKU DAGO martxan jarri genuela. Ibilbide oparo baten ondoren, iazko ekainean, erabakiaren aroa hasi zela esan genuen, argi eta ozen. Eta gu aro hori elikatzen ari gara, ilusio osoz begirada 2018an jarrita.

El Espazioko jarduerak maiatzan

1.- AHOLKULARITZA LANBIDE ORIENTAZIOAN ETA BOKAZIOAN (2 orduko iraupena)
Orientazio akademikoa eta profesionalari buruzko informazio eta kontsulta zerbitzua, gazteei zuzendua.
Data: Maiatzaren 2an Ordutegia; 16:00etan El Espazion.

2.- ENPRESAK SORTZEKO GOIZAK (iraupena: 2 ordu)
Negozio plan bat egiteko eman beharreko urratsei buruzko informazioa
Data: Maiatzaren 3 an, Ordutegia 9:00etan El Espazion.

Orriak