Berriak

Hitzaldia: ”Desadostasun baten istorioa”, Irun eta Hondarribiako alardeen gatazkari buruzko historia

Data: 
Ostirala, Martxoa 4, 2016 - 19:30
Non: 
Irun Factory (Jose Antonio Loidi Bizkarrondo kalea, 8 –Behea. Zuraren atzekaldean - Irun)
Antolatzen du : 
Bisasoaldeko Elkarte Feminista

Cartel Mertxe 1Hizlariak: Mertxe Tranche eta Maixabel Alkain

Hitzaldia: “Pobreziaren feminizazioa”. Bazterturik dauden taldeen arteko sare-lanaren kasu bat

Data: 
Ostirala, Otsaila 26, 2016 - 19:30
Non: 
Irun Factory (Jose Antonio Loidi Bizkarrondo kalea, 8 –Behea. Zuraren atzekaldean - Irun)
Antolatzen du : 
Bisasoaldeko Elkarte Feminista

LA FEMINIZACION DE LA POBREZA CARTELHizlariak: Amaia Lasheras eta Eukene Pardo

Musika jaialdia

Data: 
Larunbata, Otsaila 27, 2016 - 18:30
Non: 
Elitxu auzo elkartean (avda. Euskal Herria, 23)
Antolatzen du : 
Elitxu auzo elkartea

Partehartzaileak:
 - Cuarteto de Saxofones (Zuzendaria: Juan Carlos Moreiro)

 - Náyade Abesbatza (Zuzendaria: Andrew Keelan)

 - Jone Garcia - Musika Taldea (Dani Iglesias - Amaia Adin)

Bidasoa Bizirik-ek antolatutako sukaldaritza ikastaroa

Profesionaltasun Ziurtagiria duen eskualdeko lehen sukaldaritza ikastaroa antolatu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez. 2015eko urrian hasi zen, Lanbideren finantziazioa jasotzen du, eta langabezian dauden pertsonei zuzenduta dago.
Zenbait helburu ditu ikastaroak: Bidasoa eskualdean garrantzitsua den sektore batean enplegua lortzeko aukerak handitzea, eta tokiko produktuari balioa ematea.

Errefuxiatuen eskudideen aldeko europear martxa

Data: 
Larunbata, Otsaila 27, 2016 - 12:00 -tik Igandea, Otsaila 28, 2016 - 11:55 -ra
Non: 
Kursaaletik Bakearen Uxoaraino
Antolatzen du : 
Ongi Etorri Errefuxiatuak-Donostia

2015ean Europar Batasunak Siria, Afganistan eta Irak bezalako herrialdeetako gerra eta gatazketatik ihesi doazen milioi bat gizaki baino gehiago jaso ditu. Ez dira etorkinak, beraien herrialdeetan mehatxuak jasotzen ari direnak baizik, benetakoak eta larriak. Leku seguruan babesa eskatzeko eskubidea duten pertsonak dira, lehergailuetatik eta heriotzatik urrun.

Antzerkia Lakaxitan Otsailaren 28an igandearekin

Data: 
Igandea, Otsaila 28, 2016 - 18:00 -tik Astelehena, Otsaila 29, 2016 - 17:55 -ra
Non: 
Lakaxita, Anaka 20
Antolatzen du : 
Lakaxita

bakarrizketak.pngLakaxita, Irungo Gune Bertde eta Askeak antzerki ihardunaldiekin jarraiten du.

18 etan pintxo pote

19.00 Antzerkia: Eltxoak Bakarrizketa Amaia Irazabalen eskutik eta Zapatak  Bakarrizketa Ainhoa Alberdiren eskutik.

2016ko Bidasoaldeko Zonaldeko Benjamin, Alebin eta Infantil txapeldunak baditugu

fotoOstirala, Irungo Ventas Auzoko Landetxako auzo-lagunen elkartean hiru xake txapelketa elkarrekin burutu dira, hirurak Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketetarako sailkatzeko balio dutenak: Bidasoaldeko Zonaldeko Benjamin, Alebin eta infantil Txapelketak. Hiru txapelketa hauek Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak antolatu ditu Landetxako Auzo-elkartearen laguntzaz.

HITZALDIA: Euskalgintza eta feminismoa, azpiratuen aliantzak

Data: 
Asteartea, Otsaila 23, 2016 - 19:00 -tik Asteazkena, Otsaila 24, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
Alde Zaharreko kultur Etxean (Denda kalea, 18), Hondarribia
Antolatzen du : 
Hondarribiko EH Bildu

Feminismoa eta euskara.jpgHondarribiko EH Bildu.- Izan al zaitezke feminista euskaltzale izan gabe? Eta euskaltzale feminista izan gabe? Galdera hauei erantzuten saiatzeko hitzaldia antolatu dugu Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelekin datorren asteartean, otsailak 23, arratsaldeko 19:00etan Alde Zaharreko Kultur Etxean (Denda kalea, 18). Euren ustez, hizkuntza eta generoa, biak dira nortasuna eraikitzeko tresna; eta honenbestez, baita jendartea egituratzen duen botere harremanen sarean kokatzeko elementuak ere.
 
Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendaria da eta Idurre Eskisabel Jakin taldeko kidea; eta biak kazetariak eta antropologoak izateaz gain, euskarak eta feminismoak ere uztartzen dituzte.
 
Horrela, “Euskalgintza eta feminismoa, azpiratuen aliantzak” gaiaren inguruan solasaldi interesgarria eskeiniko digute, esan bezala datorren asteartean.
 

Martxoko jarduerak El Espazion

1- PRESTATU ZURE CURRICULUMA ETA AURKEZPEN GUTUNA (iraupena: 3 ordu).
Curriculum eta aurkezpen gutunen ereduak ezagutzeko tailerra.
Datak: Martxoaren 14ean, Ordutegia: 9:30etan, El Espazion.

2.- AHOLKULARITZA LANBIDE ORIENTAZIOAN ETA BOKAZIOAN (2 orduko iraupena)
Orientazio akademikoa eta profesionalari buruzko informazio eta kontsulta zerbitzua, gazteei zuzendua.
Data: Martxoaren 7an Ordutegia; 16:00etan El Espazion.

Orriak