Osakidetza eta Osasunbidea gainezka eta kolapsatuta
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Ezagutzen ari garen pandemiaren azken olatuak, kutsatzeen hazkunde izugarriarekin, areagotu baino ez ditu egin egoitzetan, lehen mailako arretan eta ospitaleetan urrutitik datozen arazoak; izan ere, Aldundiak, Osakidetza, Osasunbidea eta Gasteizko eta Iruñeko gobernuak ez dira gai izan egoera eraginkortasunez konpontzeko, neurri handi batean, beren politikek eragindako baliabide, giza baliabide eta materialen murrizketaren ondorioz.