Dai96 enpresako langileel Uvesco enpresaren aurrean protesta egin dute ELA sindikatuak deituta
ELA Sindikatua.- Uvesco enpresak Dai96 enpresa azpikontratatzen du bere taldeko enpresen garbiketan jarduteko (BM eta Super Amara enpresak). 8 urtez baino gehiagoz, garbitzaileek hilabetero atzerapenak edukitzen dituzte soldata kobratzeko orduan. Gaur egun adibidez, askok ez dute maiatza kobratu, eta apirila kobratu ez duenik ere badago.