Euskal Herriko Emakume Migratuen eta Arrazializatuen Sarea.- Ekainak 12, larunbata, LAB sindikatuak manifestazioa egin zuen Irunen (Gipuzkoa) MUGAK APURTU, ZUBIAK ERAIKI lelopean mugetako migrazio politikak salatzeko. Mugimendu feministak gauza bera egin zuen 2020ko urriaren 17an eta martxoaren 6an. Duela hiru aste, haien jazarpena salatuz eta Irungo mugan harrera duina eskatuz migratzaileei laguntza eman duen HARRERA SAREA erakundeak ere gauza bera egin zuen.
Pandemiak iraun bitartean kolektiboaren egoerak okerrera egin du
Covid 19 izurriteak ezarritako alarma-egoeragatik Arrazakeriaren aurkako XXIVª Martxa bertan behera utzi eta urtebetera, -SOS racismo, Medicus Mundi Gipuzkoa eta Euskadiko GGKEen Koordinakundea- berriz ere ekingo diote datorren martxoaren 21erako deialdiari, Arrazakeria Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Egunerako. Martxak, urtero bezala, Pasaia eta Donostia arteko ibilbidea egingo du, eta egungo egoera pandemikoan eskatzen diren segurtasun-neurri guztiak errespetatuko ditu.
Irungo Harrera Sarea ohartuta dago duela aste batzuk ugaritu egin direla mugetako poliziaren kontrolak. Atzerritarren kontrolen eta atxiloketen lekuko izan gara. Gure eguneroko zereginetan, autobusen iritsieran polizia zain egoten dela ikusi dugu eta pertsona beltzei bakarrik eskatzen dietela dokumentazioa. Hau da, kontrol arrazistak. Pertsona atxilotu eta ordu batzuetara askatu egiten dute, geure begiokin ikusi dugunez.