presoak

Euskara

Juan Pedro Harokarene eta Emilio Castillo kartzelaratuak izango dira berriro

Irun eta Hondarribian bizi diren Juan Pedro Harokarene "Txanpi" eta Emilio Castillo Faisan Auzia bezala ezagutua izan den kasuaren barruan atxilotuak eta kartzelaratuak izan ziren bere garaian, beste hainbat irundar eta oiartzuarrekin batera. Espetxealdi epe ezberdinak bete ondoren kalea zapaldu ahal izan zuten guztiek aspaldiko partez.

Tomas Elgorriagaren epaiketaren inguruan Hondarribiko EH Bilduren prentsa oharra

Bihar, urtarrilak 15 Tomas Elgorriagari Parisen egingo dioten epaiketaren inguruan, Hondarribiko EH Bilduk honako prentsa ohar hau argitaratu dugu:

Ohar honen bitartez, Hondarribiko EH Bilduk Tomas Elgorriaga herritarrak bihar Parisen izango duen epaiketa irmoki arbuiatu nahi du.

Fermo Alacant-eko Villena espetxera eraman dute berriro

Fermin Vila Irungo preso politikoa Alacant-eko Villena espetxera berriro urrundu dute, Irundik 700 Km-tara.

Abenduan bere aurka 2 epaiketa izan duenez, azaro amaieratik Alcala Meco espetxean zegoen preso irundarra. Fermoren aita gaixotu denez eta apirilean epaiketa berri bat izango duenez, Madrilgo espetxean geratzea eskatu zuen presoak baina ukatu diote eskaera eta urtarrileko lehen egunetan Villenako espetxera eraman dute.

Orriak

RSS - presoak-rako harpidetza egin