presoak

Euskara

EUSKAL PRESO ETA IHESLARIEN ALDEKO II. PALA TXAPELKETA

Data: 
Larunbata, Maiatza 21, 2016 - 10:00
Non: 
Urantzuko frontoi txikian
Antolatzen du : 
Denak ala inor ez, Irungo Ernai

Bigarren urtez jarraian Euskal Preso eta Iheslarien aldeko pala txapelketa izango dugu Urantzuko frontoi txikian, Maiatzaren 21ean goizeko 10:00tatik aurrera.

Fermin Vila Irungo preso politikoaren senideei presoa ikustea oztopatu diete

Etxerat.- Joan den ostiralean Fermin Vila euskal preso politikoari espetxez aldatuko zutela jakinarazi zioten. Transitoan aurkitzen zen Valdemoroko (490 km) espetxean, Villenatik (Alacant). Ostiralean, ordura arte lekualdaketaz ez zekiten senideek bisita eske hots egin zuten eta horretaz informatu zituen kartzelak.

Eskualdetik autobusak Bilbon preso eta iheslarien alde burutuko den manifestaziora joateko

Irun:
 - izena emateko:
     Hazia eta Elatzeta elkarteatan
 - Irteera:
     10:00etan Bixeratik

Hondarribia:
 - izena emateko:
     Muara eta Olagarron
 - Irteera:
     10:00etan Miramarretik

Tomas Elgorriagari bost urteko espetxe zigorra ezarri diote

Tomas Elgorriaga Kunze preso politiko hondarribiarra otsailan Parisen epaitu zuten. Epaiketan, Tomasen aurka irekita zeuden 4 auzipetzeak batu ziren eta 5 urteko zigorra ezarri diote, horietatik 3 ez ditu kunplitu behar eta Alemanian bete duen kondena balio dio, beraz, urte bat baino gutxigo espetxean bete behar du. Baina oraindik fiskalak 10 egun ditu errekurritzeko.

Orriak

RSS - presoak-rako harpidetza egin