Bidasoa bizirik

Euskara

Bidasoko ekintzaileek sustatutako laplazadeabastos.com eta relojesaviador.es on-line plataformen aurkezpenak

laplazadeabastos.com eta relojesaviador.es plataformak aurkeztuko dituzte apirilaren 29an, 17:00etan Bidasoa Bizirik-en Autoenplegu bulegoetan (Mirarien Ama Birjina kalea). Kontuan hartzeko moduko joerak batzen dituzten produktuak dira: tokiko produktua, online merkataritza eta online merkataritza espezializatua.

Jardunbide Egokien programak diplomak banatu ditu Bidasoa eskualdeko establezimentuen artean

Bidasoa Bizirik.- Jardunbide Egokien sariak banatu dituzte Bidasoa eskualdeko establezimentuen artean José Antonio Santano Irungo alkateak, Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak, Miguel Ángel Páez Bidasoa Bizirik-eko presidenteak eta Juan Mari Altuna Bidasoa Bizirik-eko presidenteordeak. Diplomak egiaztatzen du establezimentuak metodologiari dagozkion baldintzak betetzen dituela.

Merkataritza plangintzarako tailerra

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, enpresa eta ekintzaile berriei zuzendutako merkataritza plangintzarako tailerra jarri dute martxan. Beharren eta helburuen arabera moldatutako estrategia komertziala diseinatzen ikasiko dute parte hartzaileek. Merkataritza bide ezberdinak ezagutuko dituzte, eta bakoitzaren egokitasunaren inguruko analisia egingo dute.

Aurrezteko eta eraginkortasun energetikorako proposamenak nekazaritzako elikagaien sektorean

Irungo eta Hondarribiko enpresa txiki eta mikroek eraginkortasunean oinarritutako aurrezte ekintzen diagnosia eta martxan jartzea finantzatu ahal izango dituzte. Nekazaritzako enpresetan espezializatuta dagoen zentro baten laguntza jasoko dute, Bidasoa Bizirik-en bidez.

Autoenplegu tailerrak urtarrilean

imagenFiskaltza tailerrak antolatu ditu Autoenplegu Departamentuak mikroenpresentzat. Urtarrilaren 12an, astelehena, eta 22an, osteguna, izango dira, 14:00etatik 16:00etara. Tailerraren helburua enpresa txiki bat sortzean kontuan hartu beharreko gai fiskalei buruzko oinarrizko informazioa ematea da. Erantzun beharreko betebehar fiskalen berri ere emango du tailerrak.

Energia aurrezteari eta ekologikoki eraginkorra den ekoizpenari buruzko lan saioa, elikagaien industriako enpresa txikiari eskainia

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, energia aurreztearen eta ekologikogi eraginkorra den produkzioari buruzko lan saioa antolatu dute. Azaroaren 26an izango da, eta eskualdeko elikagaien industriako enpresei zuzendua dago.

Orriak

RSS - Bidasoa bizirik-rako harpidetza egin