Bidasoa bizirik

Euskara

Aholkularitza juridikoa atzerritartasunaren gaian

Data: 
Asteazkena, Urtarrila 29, 2014 - 12:00 -tik Osteguna, Urtarrila 30, 2014 - 13:55 -ra
Non: 
El Espazio. Anaka Kalea, Irun
Antolatzen du : 
Bidasoa Bizirik

Tailer honetan egoera administratiboa erregularizatzeko lotuta dauden gai guztiak ezagutuko dituzu (lan egiteko baimenak, familia batzeak eta abar).

“Gai” orokor batzuei buruzko informazioa emango da, baita tramiteak egiteko bitartekoei buruzkoa ere.

Irakaslea: Adiskidetuak 

DOAKO TAILERRAK! TOKI MUGATUA AURRETIKO HITZORDURIK GABEKO AHOLKULARITZA!

Izena eman jardueretan hauetan: www.elespazio.com, edo elespazio@bidasoa-activa.com

Edo telefonoz: 943-633160

Euroziklo proiketua amaitzen da, baina ibilbidea egiten jarraitzen du

logotipo

EUROZIKLO proiekturako europar finantzaketa amaitzen da, baina kideek lanean jarraitu behar dutela uste osoa dute europar ibilbide zikloturistak hobetzeko.

Bidasoa Bizirik.- 2014ko urtarrilak 17.- Atzo Baionan egin zen EUROZIKLOri buruzko azken mintegia. Mugaz gaindiko proiektua Atlantiar Pirinioetako Departamentuaren, Bidasoa eskualdearen eta Nafarroako Gobernuaren artean eraman da aurrera mugaz gaindiko bizigune hori hobetzeko asmoarekin, mugikortasun leuna izenaz ezagutzen den hori garatuz: Motorrik gabeko zirkulazioa, bizikletan egiten dena batez ere.

Bidasoa Bizirikek aurten ere eramango ditu gure eskualdeko erakargarritasun turistikoak turismoari buruzko FITUR nazioarteko azokara

cartel

Eskualdeko agentziak Hondarribiko eta Irungo produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa eskainiko du urtero milaka pertsona erakartzen duen hitzordu horretan.

Bidasoa Bizirik.- 2014ko urtarrilak 17.- Datorren asteazkenean (hilak 22) hasiko da Madrilen FITUR azokaren edizio berri bat. Zalantzarik gabe, mundu mailan turismoaren sektoreko profesionalentzako topagune garrantzitsuenetako bat da. 

Enpleguaren XII. astea: pertsonen eta enpresen arteko topalekua

foto

Joan den asteartetik, azaroaren 12an epea ireki da Bidasoa bizirik biltzen ari den enplegu eskaintzak kontsultatzeko eta inskribatzeko. 

Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken bidez, El Espazioren bidez, datorren astetik Enpleguaren astearen edizio berri bat eskainiko du, alegia  Irungo eta Hondarribiko pertsonak enpresetara eta beren lan eskaintzetara hurbiltzeko aukera emango dute.

Egungo egoera ekonomiko adela eta beharrezkoa da ahaleginak areagotzea langabezian dauden eskualdeko pertsonek –edo beren lan egoera hobetu nahi dutenek- lan merkaturako sarbide aizan dezaten. Horregatik, El Espazion lan egiten ari da toki bakar batean biltzeko enplegua eskatzen duten pertsonak eta enpresak.

Orriak

RSS - Bidasoa bizirik-rako harpidetza egin