Bidasoa bizirik

Euskara

Aste Santuan eskualdera hurbildu diren bisitarien kopuruak gora egin du, iazko datuekin alderatuta

Turismo bulegoetan hartutako bisitariak
3800 bisitari inguru pasa dira Irungo eta Hondarribiko turismo bulegoetatik, Aste Santuko oporretan zehar. 3665 hartu dituzte Hondarribiko Arma Plazako eta Kirol Kaiko bulegoetan, 135, berriz, Irungo Luis Marianokoan.

110 enpresak parte hartu dute Ocean Living Lab elkarteak egindako azken bileran

Bidasoa Bizirik.- Aurrera doa Ocean Living Lab proiektua. Gogoratu Bidasoa Bizirik-ek eta Agglomération Sud Pays Basquek sustatutako mugaz gaindiko programa dela. Irristatze, akzio eta ur kirolen sektorean Europa mailako erreferentzia gunea sortzea du helburu. Atzo, martxoaren 22, proiektuari buruzko bilera egin zuten Hendaian.

Irristatze, akzio, eta ur kiroletan Europako erreferente izateko apustua

Bidasoa Bizirik.- Abian da Ocean Living Lab proiektua. Bidasoa Bizirik-ek eta Aglomération Sud Pays Basque-k sustatutako mugaz gaindiko programa da. Helburua da Europa mailako erreferente izatea, irristatze, akzio eta ur kiroletan.

Bidasoa Bizirik-ek antolatutako sukaldaritza ikastaroa

Profesionaltasun Ziurtagiria duen eskualdeko lehen sukaldaritza ikastaroa antolatu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez. 2015eko urrian hasi zen, Lanbideren finantziazioa jasotzen du, eta langabezian dauden pertsonei zuzenduta dago.
Zenbait helburu ditu ikastaroak: Bidasoa eskualdean garrantzitsua den sektore batean enplegua lortzeko aukerak handitzea, eta tokiko produktuari balioa ematea.

Orriak

RSS - Bidasoa bizirik-rako harpidetza egin