Enpleguaren XVIII. asteak berritasunak ekarriko ditu
- Gehiago irakurriEnpleguaren XVIII. asteak berritasunak ekarriko ditu -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 865 irakurketak
- Castellano
“Bidasoko bitxiak” pista jolasean parte hartzeko epea zabalik dago, eta urriaren 14an amaituko da
“Bidasoko bitxiak” pista jolasa. Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek, Bidasoa – Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, “Bidasoko bitxiak” pista jolasa antolatu dute. Helburua da familiek (heldu bat eta haur bat gutxienez) Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako puntu ezberdinak zeharkatzea, bizikletaz. Leku ezberdinetara eramango ditu jolasak, eta bakoitzean, argazki bat egin beharko dute. Argazkietan bizikletan agertu beharko dira, pista bakoitzaren erantzuna argazkiaren hondoan dagoelarik.
Turismo bulegoetan hartutako bisitariak
39.996 bisitari pasa dira Hondarribiko eta Irungo turismo bulegoetatik, uztailan eta abuztuan. 36.403 bisitari hurbildu ziren Hondarribiko Arma Plazako eta Kirol Kaiko bulegoetara, eta 3.593 pasa ziren Irungo Luis Marianoko bulegotik. 15.606 izan ziren uztailan turismo bulegoetatik pasa zirenak, eta 24.360 abuztuan.
Turismo bulegoetan hartutako bisitariak
15.611 bisitari pasa dira, uztailean, Irungo eta Hondarribiko turismo bulegoetatik. 13.995 bisitari hurbildu ziren Hondarribiko Arma Plazako eta Kirol Kaiko bulegoetara. 1.616 hartu zituzten Irungo Luis Marianokoan. Kopuru baikorrak dira, 2015ekoekin alderatuta, 958 lagun gehiagok egin baitituzte kontsultak Irungo eta Hondarribiko turismo bulegoetan.
Bidasoa Bizirik.- Irungo Udalak, Bidasoa Bizirik-en bidez, IrunLab Industria programa errepikatu du berriro. Horri esker, industriako eta industriari lotutako zerbitzuetako Irungo lau enpresak sormen ekintzak garatuko dituzte, organizazioari buruzko berrikuntza proiektuak aurrera eramateko. Artista eta sortzaile ezberdinek kolaboratuko dute ekimenean, proiektuetan metodologia abangoardistak ezarriz.
Bidasoa bizirik.- Gaur, ekainaren 14an amaituko da enpresetara Adimen Lehiakorra hurbiltzea helburu duen proiektua.
Bidasoa Bizirik.- Bidasoa Bizirik, Irungo Udala, Hondarribiko Udala, Txinzer eta Mondragon Unibertsitatea dira POCTEFA 2014-2020 deialdira aurkeztutako 7 proiektuetatik 5 aurrera eramango dituzten entitateak.
Deialdian onartu dituzten proiektu guztien aurrekontua 17.037.505 eurokoa da. Horien %65, 11.074.378,25 euro, Europaren ekarpena izango da.