Irungo EH Bildu

Euskara

Irungo EH Bilduk maiatzeko hauteskundeetarako osatu duen zerrenda aurkeztu berri du, Oihana Briones Aramendi buru duela

Zerrenda EH Bildu- Lista de EH Bildu

Irungo EH Bildu.- Talde anitza dela aldarrikatu dute; auzo, adin, lanbide eta errealitate desberdinetako irundarrak, guztiak ageriko konpromiso batekin: irundarrontzako

duina, gertukoa eta bizigarria izango den hiria egiten jarraitzea.

EH Bildu "pozik" da erabilera anitzeko pabiloia "aintzat" hartu delako

imagen

Irungo EH Bildu.- 2022.urtean Irungo EH Bildutik Erabilera Anitzeko Pabiloi bat eraikitzea proposatu genuen hiriak kirol azpiegituretan duen eskaintza eskasiari erantzun bat emateko. Proposamen horren helburua Irungo kirol klubei zein herritarrei kirolaren praktikarako espazio estali gehiago eskaintzea zen, udalak berriki egindako azterlan batek salatzen duen bezala.

Irungo Udalak euskararekiko duen konpromiso eza salatu du Irungo EH Bilduk

Logo EH Bildu Irun

Irungo EH Bildu.- Irunen antolatutako memoria historikoaren jardunaldietako gertakarien harira, partidu abertzaleak salatu du Irungo Udalak euskararekiko duen jarrera. Hori dela eta, bat gatoz Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan elkartearen salaketa eta eskakizunekin.

Erabilera anitzeko pabiloian emandako aurrerapausoen balioa nabarmendu du Irungo EH Bilduk

EH bildu Irun

Irungo EH Bildu.- 2022an EH Bilduk erabilera anitzeko pabiloi bat eraikitzeko proposamena eta beharra mahaigaineratu arren, Irungo Udalak ukatu egin zuen. Proiektua behin eta berriro aldarrikatu ondoren, aste honetan Jose Antonio Santanok gure ideia aintzat hartu eta pabiloia errealitate bihurtzeko lehen urratsak eman dituela irakurtzeaz poztu da Irungo EH Bildu.

Irungo auzoetan inbertsio falta kritikatu du EH Bilduk

Irudiak

Irungo EH Bildu.- Koalizio abertzaleak EAJ eta PSEren hiriaren ikuspegi zentralista kritikatu du, baita Irungo auzoen beharrei erantzunik ez ematea leporatu ere. Biztanleriaren zahartzeak suposatuko duen erronkaren aurrean aurreikuspen falta salatu dute, euren iritziz, lIrungo auzo bakoitza oinarrizko zerbitzuekin hornitzeko apusturik egin ezean ezinezkoa izango baita herritarrak euren auzoetan duintasunez bizitzea.

Irungo EH Bilduk EAJ-PNVk egungo osasun-sistemaren gabezien aurrean erakutsitako erantzukizun falta salatzen du

imagen

Irungo EH Bildu.- Azken egunetan Irungo EAJ-PNVk osasun sistemaren gainean egindako deklarazioen harira Irungo EH Bilduk argi du. Egungo egoera EAJ-PNVk urte hauetan guztietan eskualde honekiko izandako erantzukizun faltaren ondorio zuzena da. Eusko Jaurlaritzak ez du Gipuzkoako bigarren hirian oinarrizko osasun zerbitzuak bermatzeko apusturik egin, ezta baliabide pertsonalak handitu ere.

Orriak

RSS - Irungo EH Bildu-rako harpidetza egin