Irungo EH Bildu.- Egun hauetan, Pasquier-Recondo enpresak eta Irungo udalak ostiraleko plenora sinatzera eramango duten hitzarmena da hizpide. Hitzarmen honen bidez, enpresak Azken Portun okupatzen dituen lurrak birkalifikatuko ditu udalak, eta 200 etxebizitza eraikitzeko operazioari irekiko dio bidea.
EH Bildu Irun.- 2020 urteko udal aurrekontuak inflexio puntu bat suposatu zuen, EH Bilduren zuzenketei esker, herritarren beharrak inoiz baino presenteago egon zirelako. Ia 6 milioi euroko akordioa lortu genuen udal gobernuarekin, besteak beste, alokairuan etxebizitza parke publikoa egiteko.
Irungo EH Bildu.- Joan den ostiralean udal gobernuaren programari buruz eztabaidatzeko udalbatza egin genuen. Udal gobernuak bultzatutako ekimen hau probestu genuen Irungo EH Bilduren proposamenak mahai gainean jartzeko. Proposamen hauek guztiak, 62.000 irundarren beharrei erantzuten dizkielakoan gaude, eta gure ustez, erabat onargarriak ziren ezkerreko gobernu batentzat.
Irungo EH Bildu.- Koronabirusaren pandemiak areagotu duen krisi garai honetan, inoiz baino ageriago geratu da herritarren beharrei erantzungo dien sistema publiko baten garrantzia. Inor atzean utziko ez bada, instituzioek beharrak dituzten herritar eta sektoreetatik gertu egon behar dute. Eta hauek izango dira, hain zuzen ere, Irungo EH Bilduren gutxieneko proposamenak 2021 urteko aurrekontuetarako.