Irungo EH Bilduren kanpaina itxiera ekitaldia
- Gehiago irakurriIrungo EH Bilduren kanpaina itxiera ekitaldia -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 636 irakurketak
- Castellano
Irungo EH Bildu.- Irungo ekitaldian parte hartu du gaur Juan Karlos Izagirrek, eta kalean pil-pilean dauden borrokak instituzioetara eramateaz hitz egin du. “Kalean borrokan jarraituko dugu, gure berezko gunea da, baina instituzioak ere eskuratu behar ditugu, ez horietan betikotzeko, erakunde publikoak kaleko aldarrikapenen mesedetan jartzeko baizik. Horretarako, botoa eman behar da. Eta irabazi. Eta gobernuak osatu. Konbentzitzeko ordua da, botoa eskatzekoa”, gehitu du.
EH Bildu.- Gaur egun garrantzitsua, zerrenda aurkeztuko dugu. Izenetatik haratago doan proiektu bat ordezkatzen dugu hemen gaudenok.
Zerrenda hau , lagun talde hau, ez dago aleatorioki eginda. Irungo txoko guztietako pertsonak, Behobiatik Landetxaraino Belasko Eneatik pasata. Pertsona konprometituak, horien artean ikasleak, sindikalistak, pentsionistak, harrera sareko kideak, presoen aldeko mugimendukoak, euskalgintzakoak, irakasleak, taxistak, hezitzaileak, kazetariak, langileak orokorrean.
EH Bildu.- Aurreko asteazkena ospakizun eguna izan zen Gipuzkoarrontzat. Gipuzkoako ahaldun nagusiaren arabera, Deskargako zatiaren inaugurazioarekin (Hots handiegirik gabe egindako inaugurazioa, ez hala nahi izan zutelako, hauteskunde aurreko epean gaudenez inaugurazio horiek baimenduta ez daudelako baizik) “Gipuzkoako biribilgunea” delakoa itxitzat ematen da. Trafikoa hartzeko gaitasun handia duten bideekin Gipuzkoa inguratzen duen biribilgunea. Biribilgunea hau, Bidasoaldeko Gipuzkoarrentzat, gure kasuan Irungo bizilaguentzat, ORDAINPEKO BIRIBILGUNEA da.