Irungo EH Bildu

Euskara

Irungo EH Bildu Iratxe Sorzabalen egoeraren harira

Hilabete honetako udalbatzara, gure taldeak, Iratxe Sorzabal preso irundarraren egoera salatzeko mozio bat eraman zuen. Honetan, giza eskubideen arloan diharduten erakunde nagusiek (Amnistia Internacional, CPT eta GBE) esandakoa gogoratu genuen, hau da, Iratxe torturatua izan zela, eta Iratxeren aitorpenak torturapean lortu zirenez, baliogabetu beharko liratekeela.

Pentsioei buruzko EH BILDUren solasaldi irekia

Data: 
Asteazkena, Apirila 18, 2018 - 18:30
Non: 
PALMERA-MONTERO kulturgunea

Asteazken hontan, Apirilak 18 arratsaldeko 18:30tan, Irungo EH BILDUk  PALMERA-MONTERO kulturgunean, pentsioei buruz antolaturiko solasaldi irekira gonbidatu nahi zaitu. GUK GURE PENTSIOAK lelopean OSKAR MATUTE eta MARIAN ESNAOLA, EH BILDUren ikuspuntua eta proposamenak aurkeztuko dizkigute

San Miguel-Anaka EHBilduren proposamenaren azterketa teknikoaren balorazioa

Gaur, EH Bilduk erregistro bidez sartu du Irungo hirigintza arloak eginiko txostenaren gainean koalizio abertzaleak egin duen balorazioa.

Txosten hau EHBilduk bulego juridiko bati eskatua da, eta bertan, San Miguel-Anakako aukera gauzagarria izan daitekeen argudioak azaltzen dira.

Plaiaundiko pisten lekuz aldaketaren inguruan EH Bildu Irungo herritarrei publikoki zuzendu nahi zaie

Plaiaundiko parke ekologikoko kirol pisten trasladoa, duela bi hamarkada bueltaka darabilkigun gaia da. PSEk eta, azken urteotan, EAJk eginiko kudeaketa tamalgarritzat eta lotsagarritzat jotzen dugu.

Orriak

RSS - Irungo EH Bildu-rako harpidetza egin