Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- EHPMKk hilean 1200€-ko LGSa aldarrikatzen du, eta 2010eko eta 2012ko LANERREFORMAK indargabetzea; izan ere, horren arabera, Espainiako Estatua da prekarietate handiena duena, behin-behinekotasun handiena duena eta gazteen langabezia-tasa handiena duena. Eta parterik txarrena eramaten dutenak emakumeak dira, bertakoak edo emigranteak, gizonek baino langabezia-tasa handiagoa dutenak, % 30 gutxiago kobratzen dute batez beste, eta haien pentsioak % 37 baxuagoak dira.
Osasun Bidasoa Plataforma.- Osasun Bidasoa Plataformatik eskerrak eman nahi dizkizuegu Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoa berritzeko Osakidetzaren proiektuaren aurka gaudela adierazteko larunbatean deitutako manifestaziora Bidasoa eskualde osotik joan zineten milaka lagunoi. Proiektu horrek ez ditu jasotzen ospitaleak datozen hamarkadetarako behar dituen baliabide tekniko eta sanitarioak, eta ez du bermatzen arreta mediko eta kirurgiko eraginkorrik obrek irauten duten bitartean.
Txingudiko Pentsionisten Mugimendua.- Hileko azken astelehen guztietan bezala, Irailaren 27a, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa deitzen du eguerdiko 12etan San Juan plazatik aterako den manifestaziora. Eta erdiguneko kaleak zeharkatu ondoren, San Juan plazara itzuliko gara ekitaldia burutzeko.