Lan-pentsio-bizitza-duinaren aldeko greba babesteko Urtarrilaren 30ean
- Gehiago irakurriLan-pentsio-bizitza-duinaren aldeko greba babesteko Urtarrilaren 30ean -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 796 irakurketak
Abotsanitz.- EAJren gehiengo absolutua duen Hondarribiko Udalak blues jaialdia erabili zuen Montai taldeari etekina emateko. 2018an egin zen azkenengoz jaialdia, hamahiru ekitaldiren ondoren. Lehen edizioak Hondarribia Blues Elkarteak antolatu zituen, baina 2013an udalak bere esku hartu zuen antolakuntza. 2018an berriro esku pribatuetara itzuli zen jaialdia, Hondarribia Blues Elkartearen oinorde den Blue Vision enpresak antolatu zuen.
Eguzki eta Bidasoaldeko Lagunak.- Ingurumenaren alderdiari dagokionez, plataforman dauden ingurumen-taldeek EAJk osoko bilkuran izan duen jarrerari buruz egiten dugun balorazioa erabat negatiboa da. Txomin Sagarzazu alkatearen adierazpenak hipokresia-ariketa argia dira, errealitatearekin zerikusirik ez duena. Zabortegi zaharraren zigilatzea ingurumen onura gisa saldu nahi izatea, eusten ez den falazia bat da, eta adimena iraintzea.
Amuitz, Hondarribiko Merkatarien Elkartea.- Amuitz, Hondarribiko Merkatarien ElkarteaZaldunbordari buruz alkateak ezohizko bilkuran eta ondorengo prentsaurrekoan esandakoari buruz, Amuitz, Hondarribiko merkatarien elkartetik esan nahi diogu, merkatari txikiei buruz adierazitako kezka gezurra dela.
Zaldunborda Gelditu Plataforma.- Ikusita zein izan den Hondarribiko alkatearen zein bera eusten duen EAJ-PNV alderdiaren jarrera, bai aurreko ostegunean, hilearen 19an, izandako udal bilkuran, zein hurrengo egunean alkateak berak emandako prentsaurrekoan, argi gelditzen da alkateak eta bere alderdiak Zaldunbordako makro outlearen proiektu itzel eta zentzugabekoaren aldeko apustu irmoa egiten dutela.
Ia lau urteko bidea egin du Zaldunbordako auzi honek. Ez zen HAPOarekin hasi, ez. 2016an hasi ziren Zaldunborda Gainaren eztabaidak Hondarribia Lantzen enpresa publikoan. Alkateak erabaki zuen Hondarribia Lantzenen bitartez egitea, udalak berezkoak dituen bermeak saiheste aldera (hala aditzera ematen zuen Luis Mari Oyarbide abokatuak eginiko txostenak).
Abotsanitz.- EAJren aurrekontu proposamenaren kontra bozkatuko du Abotsanitz Udal Taldeak osteguneko osoko bilkuran. Osoko emendakina aurkeztuko ote duen azken unean erabaki du, plenoa prestatzeko bileran gertatzen denaren arabera. Hala ere, aurrekontu proposamena erretiratzea eskatzeko arrazoiak badaudela uste du Hondarribiko oposizioko lehen taldeak.
CAFeko Enpresa Batzordea.- CAF aukeratu dute Israelgo Saphir raikuntza‐enpresarekin batera Jerusalem hirian tranbia‐linea berria eraikitzeko.
Enpresen partzuergoa arduratuko da ibilgailuen fabrikazioaz ez ezik, baita azpiegitura guztiaz ere.
CAFi dagokionez, tranbia‐unitate berriak hornitzeaz nahiz beste linea batzuetan lehendik daudenak birgaitzeaz arduratuko da. Horrez gain, seinalizazio‐ eta energia‐sistemak banatzeaz eta unitateen mantentze‐lanaz ere arduratuko da.
Gipuzkoako SOS Arrazakeria.- Argi zegoen. Erakundeek okupazioaren aurpegi ilegala bakarrik nabarmentzen dute. Berdin zaie eraikin oso bat urteetan hutsik egotea, nahiz eta gizartearen sektore babesgabeenek etxebizitza eskasia pairatu. Era berean, ez dute inolako alternatibarik proposatzen, nahiz eta jakin badakiten, gizartearen parte horrek oinarrizko beharrak asetzeko benetako zailtasunak dituela.